Chipo Chung

Chipo Chung

Bizitza
JaiotzaTanzania, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Zimbabwe
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Royal Academy of Dramatic Art 2003) Artean graduatu : antzezpen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm1496158 Twitter: chipochung Edit the value on Wikidata

Chipo Tariro Chung (Dar es Salaam, 1977ko abuztuaren 17a) Tanzanian jaiotako aktore eta aktibista zimbabwearra da, hainbat telesail britainiarretan parte hartzeagatik da ezaguna. Gaur egun Londresen bizi da[1].

Aita Rugare Gumbo zimbabwearra eta ama Fay Chung txinatarra ditu eta Rhodesiako (gaur egungo Zimbabwe) gerratik ihes egin ondoren Dar es Salaam hirian errefuxiaturik zeudela jaio zen Chipo. Izenak "oparia" esan nahi du shona hizkuntzan. Aurreneko bi urteak Mozambikeko errefuxiatu esparruetan bizi izan ondoren[2] Zimbabwera itzuli zen familia, Harare hiriburura, eta Over the Edge antzerki konpainian graduatu zen. Aita Zimbabweko gobernuan agintzen zuen alderdiko kidea zen eta ama Hezkuntza ministroa[3].

Chipok 18 urte zituela ama Nazio Batuen Erakundean lan egitera Estatu Batuetara joan zen eta alaba berarekin eraman zuen. Yale Unibertsitatean ikasi ondoren Londresko Royal Academy of Dramatic Art (RADA) akademian graduatu zen 2003an[1]. Londresen antzerkian hasi zen lanean eta ildo politiko nabarmena zuten antzezlanak egin zituen, Talking to Terrorists (Royal Court Theatre), The Overwhelming (Royal National Theatre) eta Fallujah (Condoleezza Rice-ren rola betez), baina Helen Mirren aktorearekin batera Fedra antzezlan klasikoan ere egin zuen lan.

2007 eta 2008an Doctor Who telesail ospetsuan atal bana egin zituen pertsonai desberdinen paperean. Beste telesail britainiar batzutan ere agertu zen, paper garrantzitsuena Camelot telesailean betez, Vivian zerbitzaria izan zen 8 ataletan[4].

2015ean Estatu Batuetako A.D. The Bible Continues telesail biblikoan rol garrantzitsua izan zuen, Maria Magdalena izan zen hain zuen ere[5], eta Into the Badlands telesailean ere 14 ataletan agertu zen The Master liderraren paperean[6].

SAFE-Kenya elkartea sortu zuen Nick Redingekin batera. Antzerkiaren bidez aldaketa sozialak bultzatu nahi dituen elkartea da, GIB birusean eta klitoriaren ablazioan zentratzen da bereziki[7]. Peace Direct elkartean ere hartzen du parte, Zimbabwen bakearen alde lan egiten duen emakume taldea da[8]. RADA Council eta Britainia Handiko International Committee for Artists' Freedom (ICAF) elkarteetako kide ere bada[9].

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2005 Proof Unibertsitateko laguna
2007 Sunshine Icarus II (ahotsa)
2009 In the Loop Annabelle Hsin
2011 360 Editorea
2012 Labalaba, He'll Return Atika laburmetraia
2013 Red Zone Starling (ahotsa) laburmetraia
2014 Beyond Plain Sight Agnes Takahata laburmetraia
2018 Thomas & Friends: Big World! Big Adventures! ahotsa
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2003 Absolute Power Miriam atal bakarra
2007 Dalziel and Pascoe Layla Jadwin 2 atal
2007–2008 Doctor Who Chantho eta Etorkizun esataria 2 atal
2007 Holby City Dr. Nicola Wood atal bakarra
2008 The Last Enemy Lucy Fox 2 atal
2009 Casualty Dan Dan atal bakarra
2009 National Theatre Live Ismene atal bakarra
2010 Identity Michelle Fielding atal bakarra
2011 Camelot Vivian 8 atal
2012 Sherlock Presenter atal bakarra
2015 Fortitude Trish Stoddart 5 atal
2015 A.D. The Bible Continues Maria Magdalena 12 atal
2015 From Darkness Jemima Greer atal bakarra
2016 Thirteen Alia Symes 3 atal
2017–2019 Into the Badlands The Master liderra 14 atal
2018 Thomas & Friends Hong-Mei ahotsa
Urtea Bideo-jokoa Pertsonaia
2017 Hellblade: Senua's Sacrifice Narratzailea

Mugikorrerako aplikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Aplikazioa Pertsonaia
2017 Deep Time Walk Zientzilaria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «How We Met: Chipo Chung & Bonnie Greer» The Independent 2011-07-31 (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  2. (Ingelesez) «100 Women: 'I am Chipo Chung'» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  3. (Ingelesez) «Dr. Fay King Chung» Forum for African Women Educationalists: FAWE (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  4. (Ingelesez) Jeffery, Morgan. (2011-06-27). «TV Heaven & Hell: 'Camelot' star Chipo Chung» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  5. (Ingelesez) «Jesus was a feminist, says Mary Magdalene actress» The Independent 2015-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  6. (Ingelesez) «(SPOILERS) Into the Badlands Q&A — Chipo Chung (The Master)» AMC (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  7. (Ingelesez) Welcome to S.A.F.E.. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  8. (Ingelesez) Cantrell, Tom. (2013-07-12). Acting in Documentary Theatre. Macmillan International Higher Education ISBN 978-1-137-01973-8. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  9. (Ingelesez) chipochung. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]