Chloé Dygert | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brownsburg, 1997ko urtarrilaren 1a (27 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Logan Owen (2016 - 2020) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Marian University (en) Brownsburg High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 66 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Chloé Dygert (Brwnsburg, Indiana, AEB, 1997ko urtarrilaren 1a) txirrindulari profesional estatubatuarra da[1], gaur egun UCI Emakumezkoen WorldTeam Canyon–SRAM taldean ibiltzen dena[2]. Urrezko zazpi domina irabazi ditu UCI Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, eta zilarrezko domina, Olinpiar Jokoetan. 2015eko UCI Errepideko Munduko Txapelketan ere, Emakumezkoen junior mailako errepideko lasterketa eta Emakumezkoen jubeniletako erlojupekoa irabazi zituen. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen, emakumeen erlojuaren aurkako bakarkako ekitaldian.[3]
Chloé Dygert txikitatik izan zen kirolari, eta, bere lehen urteetan, batez ere, saskibaloian jokatu zuen. Izan ere, ez zuen txirrindularitza serio hartu 2013an sorbaldan lesionatu zen arte. Beste lesio baten ostean, saskibaloitik erretiratu behar izan zuen. 2015ean, junior mailako txapeldun nazionala izan zen errepideko lasterketetan eta banakako erlojupekoan, baita, diziplina beretan, bi aldiz junior mailako munduko txapeldun ere izan zen. Ondoren, AEBko txirrindularitza federazio USA Cycling-en gonbidapena jaso zuen[4].
2016ko martxoan, Dygert Londresko Munduko Kopan hasi zen AEBko jazarpeneko lauko taldekide gisa, eta taldek munduko titulua irabazi zuen. Urte berean, 19 urteko Dygert, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko izendatu zuten, non taldekako jazarpenean zilarrezko domina irabazi baitzuen.
2016ko Olinpiar Jazarpen Taldea polemikaz markatuta egon zen. Andy Sparks entrenatzaile nagusia, kaleratu egin zuten ingurune etsai bat sustatzeagatik[5]. Dygertek Sparksi lagundu zion, eta, 2018ra arte, berarekin jarraitu zuen lanean[6].
2017ko UCI Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, Hong Kong-en, Munduko Txapeldun bihurtu zen, bigarren aldiz taldekako jazarpenean, Kelly Catlin, Jennifer Valente eta Kimberly Geist-ekin batera, eta munduko titulua lortu zuen bakarkako proban. 2017ko maiatzean, bere lehen Panamerikar titulua irabazi zuen, errepideko banakako erlojupekoan.
2018ko UCI Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, Dygertek bi titulu irabazi zituen: bat, Kelly Catlin, Jennifer Valente eta Kimberly Geist-ekin batera taldekako jazarpenean eta, bigarrena, banakako jazarpenean. Modu nabarmenean lortu zuen garaipena banakako jazarpenean, bi aldiz jarraian munduko errekorra ezarri baitzuen, sailkapenean eta baita finalean ere (3.20,060 minutu). Finaleko bere markak errepideko txirrindularitzako erlojupeko munduko txapeldunaren errekorra harrapatu zuen, Annemiek van Vleuten holandarrarena, alegia. 2019ko Panamerikar Jokoetan, urrea irabazi zuen banakako erlojupekoan[7].
2020ko irailaren 24an, UCI Errepideko Munduko Txapelketan, Dygertek istripua izan zuen emakumeen erlojupeko proban[8]; ezkerreko hankan, zauri bat izan zuen, eta ebakuntza egin behar izan zioten[9]. Azaro hartan, Dygertek 2021eko denboralditik aurrerako lau urteko kontratua sinatu zuen UCI Emakumezkoen WorldTeam Canyon–SRAM taldearekin[10].
2023ko abuztuaren 10ean, faboritoen artean ez bazegoen ere, ezustekoa eman zuen atzo Glasgown (Eskozia), Munduko Txapelketako erlojupekoa irabazita.[11]2020an arrail batekin hanka erdia (%80) moztu ondoren, berreskuratu eta berriz ere urrea irabazi du erlojuaren kontrako proban.[12] Demi Vollering herbeheretarra zen faboritoa, baina egun eskasa izan zuenez, seigarrena izan zen, 1.27ra. Grace Brown australiarra sailkatu zen bigarren, sei segundo eskasera, eta Christina Schweinberger austriarra hirugarren, 1.13ra.[11]
2016ko azaroan, Logan Owen txirrindulari profesionalarekin ezkondu, eta bere abizena hartu zuen[13]. Hala ere, ezkontza, 2020ko urtarrilean, dibortzioan bukatu zen[14].
Red Bull babeslearen 2020ko profil batek honako hau dio: «Kontserbadore irmoa da... Ez du feminismoan sinesten»[15]. 2020ko azaroan, Dygertek barkamen publikoa eskatu behar izan zuen sare sozialetan desegokitzat jotako jokabideengatik[16] . Sare sozialetako mezuetan emandako «atseginak» oso arrazista eta transfobikoak hauteman ziren[17]. Canyon-SRAMez gain, Rapha txirrindularitza markak sare sozialetako haren jokabidea «bihotzez gaitzesten»" zuela adierazi zuen, eta barkamen eskaera «ez nahikoa» iruditu zitzaion. Rapha-k bere ekintzak «iraingarriak, zatitzaileak eta txirrindularitzan edo gizartean lekurik ez dutela» esan zuen[18].
|
|
|
|
Gertaera | Denbora | Data | Ekitaldia | Lekua | Erref |
---|---|---|---|---|---|
Banakako jazarpena | 3.17,283 | 2020ko otsailaren 29a | Munduko Txapelketak | Berlin, Alemania | [19] |
3.16,937 | [19] |
Official website Chloe Dygert Cycling Archives-en Chloe Dygert ProCyclingStats-en Chloe Dygert CycleBase-n Chloe Dygert Olympics.com-en Chloe Dygert Olympedia- Chloe Dygert U.S. Olympic & Paralympic Committee-n