Christina Chong | |
---|---|
![]() (2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Enfield, 1988ko irailaren 18a (36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta film-zuzendaria |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Christina Chong (Londres, 1983ko irailaren 18a) aktore ingelesa da. Hainbat telesail britainiarretan hartu du parte.
Londres iparraldeko Enfield auzoan jaio zen eta Broxbournen hazi zen. Gurasoak banatu zirenean amarekin Longridgera joan zen bizitzera. 14 urte zituela Londresko Italia Conti Academy of Theatre Arts-en sartu zen eta bost urte beranduago graduatu zen. Orduan Elton Johnen Aida musikalean paper bat eskuratu eta Berlinen antzeztu zuen.
Lesio batek musikaletako ibilbidea eten zion eta aktore lanetara bideratu zuen. 18 hilabetez New Yorkeko Lee Strasberg Theatre and Film Institutuan ikasi zuen eta Londresera itzuli zen.
2011n bi filmetan hartu zuen parte, W.E. eta Johnny English Reborn filmetan hain zuzen ere[1], eta Doctor Who telesailaren atal batean ere agertu zen[2]. Monroe medikuen telesailean ohiko aktore bihurtu zen. 2015ean Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea filmean paper txiki bat egin zuen, baina azken muntaian eszena hori kendua izan zen[3]. 2022an Star Trek: Strange New Worlds telesailean protagonistetako bat izango da, La'an Noonien-Singh[4].
Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2008 | Chemical Wedding | Mei-Ling | |
2010 | Legacy | Jane | |
2011 | W.E. | Tenten | |
2011 | Johnny English Reborn | Barbara | |
2015 | Christmas Eve | Karen | |
2015 | Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea | Kendutako eszena | |
2021 | Tom and Jerry | Lola |
Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2011 | Doctor Who | Lorna Bucket | atal bakarra |
2011–12 | Monroe | Sarah Witney | 2. denboraldia |
2012 | Whitechapel | Lizzie Pepper | 2 atal |
2011 | Case Sensitive | DC Amber Williams | 2 zati |
2013 | Black Mirror | Tamsin | atal bakarra |
2013 | The Wrong Mans | May Wu | |
2014, 2021 | Line of Duty | DI Nicola Rogerson | 2. eta 6. denboraldian |
2014 | Halo: Nightfall | Macer | 5 atal |
2014 | 24: Live Another Day | Mariana | 5 atal |
2015 | Dominion | Zoe | |
2016 | Of Kings and Prophets | Rizpah | 9 atal |
2017 | Ill Behaviour | Kira | |
2018 | Bulletproof | Nell McBride | 6 atal |
2019 | Heirs of the Night | Calvina | |
2022 | Grace | Sophie Bryce | |
2022 | Star Trek: Strange New Worlds | La'an Noonien-Singh | Protagonista |