Christophe Laporte (La Seyne-sur-Mer, 1992ko abenduaren 11a) txirrindulari frantziarra da. 2014tik profesionala, gaur egun Jumbo-Visma taldean dago.
2022ko martxoan urteko lehen garaipena lortu zuen París-Nizako, lehen etapa irabazita, liderraren maillot horia janzteko ere balioko ziona. 6 kilometroren faltan, Primož Roglič eta Wout van Aert taldekideekin, erasoa jo zuen, eta hirurok bakarrik helmugaratu ziren, tropelari 19 segundoko aldea aterata. Liderraren maillotari eutsi zion hurrengo bi etapetan, baina lidergoa utzi zuen erlojupeko 4. etapan, Van Aert taldekidearen eskuetan utziz. Wollongongen jokaturiko Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen Remco Evenepoelen atzetik. Laportek, tropelari gailendu zitzaion zion esprintean; Evenepoel belgikarra 2 minututik gorako aldearekin helmugaratu baitzen.
Klasikoen denboraldia Omloop Het Nieuwsblad lasterketarekin hasi zuen, 3. amaitu zelarik. Proba hau, Dylan van Baarle taldekideak irabazi zuen, tropelarekiko 20 segundoko aldearekin, eta Laportek hirugarren bukatu zuen Arnaud de Lieren atzetik. Egun bat geroago, Kuurne-Brusela-Kuurne lasterketan parte hartu zuen, 6. postuan amaituz.
Gante-Wevelgem klasikoan, Van Aert taldekideak erasoa jo zuen helmugara 32 kilometro falta zirenean, eta Laporte izan zen erritmoa jarraitu ahal izan zion bakarra. Bi txirrindulariak elkarrekin iritsi ziren helmugara, Van Aertek Christophe lehena izan zedin utziz, klasiko honen garaipena lortuz eta, bidenabar, garaipena lortu duen laugarren frantziarra bihurtuz.
Hiru egun geroago, Flandrian Zehar lasterketan gailendu zen, Oier Lazkanoren aurrean.
2015
2017
2018
2019
2021
2022
2023
2024
Itzulia | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | ||
Frantziako Tourra | — | 127. | 157. | 133. | 124. | UT | 107. | 91. | 74. | 80. | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Lasterketa | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Omloop Het Nieuwsblad | — | UT | 91. | UT | — | 31. | — | 13. | — | 3. | 5. | |
Kuurne-Brusela-Kuurne | — | UT | — | 85. | — | — | — | 76. | 8. | 6. | ||
Milan-San Remo | — | 129. | 85. | 30. | 13. | 61. | 102. | 22. | 22. | 13. | ||
E3 Harelbeke | — | — | — | — | — | UT | X | — | 2. | 23. | ||
Gante-Wevelgem | — | UT | UT | 15. | 4. | 39. | UT | 78. | 2. | 1. | ||
Flandrian Zehar | — | UT | 16. | — | 16. | 9. | X | 2. | — | 1. | ||
Flandriako Tourra | — | — | — | UT | UT | UT | 82. | 11. | 9. | 14. | ||
Scheldeprijs | — | — | — | — | — | — | 29. | — | — | — | ||
Paris-Roubaix | 103. | — | 20. | 39. | 68. | 33. | — | 6. | UT | 10. | ||
Flèche Brabançonne | — | — | — | — | — | — | — | 18. | — | — | ||
Amstel Gold Race | — | — | — | — | — | — | X | — | 109. | — | ||
EuroEyes Cyclassics | — | — | UT | 25. | — | — | X | X | UT | — | ||
Bretagne Classic | — | 37. | UT | UT | 17. | UT | — | — | — | 75. | ||
Quebeceko Sari Nagusia | — | — | — | — | — | — | X | X | 39. | 6. | ||
Montrealgo Sari Nagusia | — | — | — | — | — | — | X | X | 75. | 28. | ||
Paris-Tours | UT | 44. | 112. | UT | 72. | — | — | 54. | 39. | 6. | 1. | |
Munduko errepideko txapelketa | — | — | UT | — | — | UT | — | UT | 2. | UT | ||
Europako errepideko txapelketa | X | X | — | — | UT | — | — | — | — | 1. | ||
Frantziako errepideko txapelketa | 88. | UT | UT | 48. | 17. | 30. | 7. | UT | — | — | ||
Frantziako erlojupeko txapelketa | — | — | — | — | — | — | — | 5. | — | — |
—: no participa
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu