Christopher Hogwood | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nottingham, 1941eko irailaren 10a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Cambridge, 2014ko irailaren 24a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nottingham High School (en) Pembroke College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Raymond Leppard (en) Gustav Leonhardt Robert Thurston Dart (en) Mary Potts Rafael Puyana Zuzana Růžičková |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikologoa, abesbatza-zuzendaria, musikagilea, musika-irakaslea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, musika kazetaria eta klabezin-jotzailea |
Enplegatzailea(k) | Gresham College (en) Royal Academy of Music Londresko King's College |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | Klabizenbaloa |
Christopher Hogwood (Nottingham, 1941eko irailaren 10a - Cambridge, 2014ko irailaren 24a) britainiar orkestra-zuzendaria izan zen.
Bere garaiko musika jotzen hasi zuen zuzendari-karrera, baina Erdi Aroko musikara aldatu zen gero: Londresko Early Music Consort taldearen sortzaile eta kide izan zen, 1967-1976 bitartean. Garai hartan, barrokoko musika-zuzendari gisa espezializatu zen, eta partitura historikoak berreskuratzeaz ere arduratu zen. 1973an Academy of Ancient Music akademia sortu zuen Britainia Handian musika barrokoa eta klasikoa bere garaiko tresnekin jotzeko sortu zen lehenengo orkestra, eta orkestra hartako zuzendari izan da harrezkero. Ospe handiko orkestra da, hainbat disko grabatutakoa, eta mundu zabalean kontzertu asko eskainitakoa. Orkestra-zuzendari gisa, London Philarmonic Orchestrako zuzendari izateaz gainera, Europako eta Estatu Batuetako beste musika talde askotan lagundu zuen: Bostongo Sinfonikoan, Chicagoko Sinfonikoan, Clevelandeko Orkestran, Los Angelesko Filarmonikoan& 1988an Minnesotako (Estatu Batuak) Saint Paul ganbera-orkestraren musika-zuzendaritza onartu zuen, programazio-orokorraren eta orkestraren politika artistikoaren arduradun gisa. Oso ezaguna da, baita ere, XVIII. mendeko musikagile handiez egindako bertsioengatik; erromantizismoaren garaiko eta XX. mendeko obrak jotzen zituen, eta klabezinista bikaina zen. Musikologo eta musika-jotzaile gisa, musika barrokoaren eta klasikoaren soiltasuna adierazteaz arduratu zen batez ere. Musikari buruzko zenbait liburu idatzi zituen.