| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1982 | ||
Ekitaldi kopurua | 43 (urtea: 2024) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Stefan Küng | ||
Garaipen gehien lortu duena | Pascal Lance (4 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Chrono des Nations (euskeraz: Nazioen erlojupekoa) egun bakarreko txirrindularitza lasterketa da, urtero, urriaren hirugarren asteburuan, Frantziako Vendée eskualdeko Les Herbiers udalerriaren inguruan antolatzen dena. Proba hau banakako erlojupeko formatuan jokatzen da.
Gizonezko eliteko probak 48 kilometroko ibibidea du.[1][2]
1982an sortua, Chrono des Herbiers zuen jatorrizko izena. Hasieran amateurrentzako lasterketa zen, baina 1995etik aurrera, profesionala bihurtu zen. Gaur egun UCI Europe Tourreko egutegiaren barruan dago, 1.1. mailan.
1987an sortu zen emakumezkoen proba,[3] eta geroago gazte mailako beste lasterketak ere gehitu ziren.
2006an gaur egungo izena Chrono des Nations hartu eta 2004an desagertutako Nazioen Sari Nagusia ordezkatu zuen.
Oharrak: