Cindy Ngamba

Cindy Ngamba
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCindy Winner Djankeu Ngamba
JaiotzaDuala1998ko irailaren 7a (26 urte)
Herrialdea Kamerun
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Bolton (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera173 zentimetro

Facebook: cindy.ngamba Instagram: cindyngamba Edit the value on Wikidata

Cindy Winner Djankeu Ngamba (Duala, Kamerun, 1998ko irailaren 7) Kamerungo emakumezko boxeolaria da[1] Errefuxiatuen Talde Olinpikoaren izenean inoiz Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen lehena¡ kirolaria izan zen, 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan emakumezkoen 75 kg-ko boxeoan brontzea irabazita.[2][3][4] Errefuxiatuen taldekoa izan zen Paris 2024an zeren ez du Erresuma Batuko naziotasunik (han bizi den arren, immigrazio estatus ez argituarekin) eta ezin delako Kamerunen segurtasunez bizi, lesbiana baita eta Kamerunen homosexualitatea legez kanpokoa da.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ngamba ezin du Britainia Handia defendituz lehiatu, ez baitu Erresuma Batuko pasaporterik, baina batzorde olinpiko britainiarraren boxeo taldearekin entrenatzen da.[5] Britainia Handiko amateurren txapelketa nazionaletan ere parte hartu izan du, eta pisu ezberdineko hiru kategoriatan izan da garaile[6][5]

2024ko maiatzaren 2an, Ngamba ofizialki hartu zuten Errefuxiatuen Talde Olinpikoan, taldeko historiako lehen boxeolaria.[7] Yahya Al-Ghotany taekwondo atleta siriarrarekin batera, Errefuxiatuen Talde Olinpikoko bandera eraman zuen Parisko inaugurazio ekitaldian.[8][9]

Parisko lehiaketan, 75 kiloko kategorian, Tammara Amanda Thibeault kanadarra gainditu zuen 16ko txandan, eta Davina Michel frantsesa final-laurdenetan. Finalerdia galdu egin zuen Atheyna Bibeichi Bylon panamarraren aurka, baina finalerdietako galtzaileek elkarren kontrako lehiarik ez dutenez egiten olinpiar jokoetako borroka-kiroletan, brontzea jaso zuen Ngambak.[10]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ngamba Kamerungo hiriburuan, Dualan, jaio zen.[5] 11 urterekin, Erresuma Batura joan zen bizitzera.[5] Bere osabak Ngambaren immigrazio paperak galdu zituen Kamerunera itzuli zenean.[11] 2019an, Ngamba eta bere anaia atxilotu zituzten Boltongo immigrazio bulego batean zuedela, eta Londresko atxilotze zentro batera bidali zituzten,[11][6][12] biharamunean utzi zituztelarik aske.[6]

18 urterekin, Ngambak publikoki lesbiana zela adierazi zuen, eta harrezkero ez du Kamerunera itzuli nahi, homosexualitatea legez kanpokoa baita han.[5]

Kriminalistika ikasketak egin ditu Boltongo Unibertsitatean.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]