Claire Bretécher | |
---|---|
(1973) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claire Marie Anne Bretécher |
Jaiotza | Nantes, 1940ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 10. barrutia, 2020ko otsailaren 11 (79 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bertrand Poirot-Delpech (mul) (1979 - 1983) Guy Carcassonne (1983 - 2013) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nantesko Unibertsitatea French university master (en) : psikologia Nantes School of Art (en) (1958 - 1959) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea |
Enplegatzailea(k) | Le Nouvel Obs (en) L'Écho des savanes (en) Spirou (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Claire Bretecher (Nantes 1940ko apirilaren 17a ; † Paris 2020ko otsailaren 11) ilustratzaile, komikilari eta idazle frantsesa izan zen.
Bretécherrek 1963an hasi zuen bere komiki-karrera René Goscinnyrekin elkarlanean. Tintin komiki aldizkarian lan egin zuen 1965 eta 1966an. 1969an, Cellulite lana Pilote komiki aldizkari frantsesean atera zioten. 1973tik aurrera, bere tirak Le Nouvel Observateur astekari frantsesean agertu ziren, Les frustrés izenburuarekin. Claire Bretécher 2020an hil zen, 79 urterekin, hainbat urte Alzheimerrak jota bizi ondoren. [1]
Bere lanean, Bretécherrek XX. mende amaierako egunerokotasuna jorratu zuen. Bereziki emakume modernoaren gorabeherak, baita feminismoak ezartzen dituen eskakizunak erretratatzen.
Bere marrazki estiloarekin, Bretécherrek eskola franko-belgikako tradizioekin hautsi zuen. Testuak protagonismo berdina hartzen du irudiarekin batera. Horrek bidea ireki zion komikigileen belaunaldi berri bati. Bere pertsonaien bizitza emozionala lantzeko estiloa minimalista nabarmentzen da bere marrazkietan.