Clara Azurmendi Moreno (Donostia, Gipuzkoa, 1998ko maiatzaren 4a) gipuzkoar kirolaria da, badminton jokalaria. Batez ere bakarrean jokatzen du.[1][2][3]
2015ean Azerbaijango Baku herrian Europako Jokoetan brontzezko domina bat irabazi zuen.[4] [5]
2020ko konfinamendu garaian etxean entrenatzen jardun ondoren kiroldegira itzuli zen.[6] Covid 19 pandemia zela eta, urtebete beranduago jokatutako Tokioko 2020ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, Carolina Marín lesionatu baitzen.[7][8][9][10] Hamabosgarren postua lortu zuen banakako txapelketan; gero ezin izan zen taldeen fasetik pasatu, garaipena eta porrota lortuta.[11]
2023ko otsailean eskuko ebakuntza egin beharrizan zuen.[12] Maiatzean Clara Azurmendi eta Carolina Marín World Tourrera itzuli ziren Thailand Openean.[13]
2024ko udan geldialdi txiki bat egin behar izan zuen sorbaldako lesio batengatik. Pistara itzuli eta emaitza onak izan zituen lehen txapelketetan. Herbehereetako irekian, adibidez, ez zuen finalerako sailkatzerik izan, baina brontzezko domina irabazi zuen.[14]
Urtea | Lekua | Aurkaria | Emaitza | Postua |
---|---|---|---|---|
2015 | Baku, Azerbaijan | Lianne Tan | 21-16, 19-21, 13-21 | Brontzea |
Urtea | Lehiaketa | Aurkaria | Emaitza | Postua |
---|---|---|---|---|
2016 | Bulgarian International | Julie Dawal Jakobsen | 26–24, 21–11 | Txapelduna |
2016 | Italian International | Sabrina Jaquet | 20–22, 14–21 | Txapeldunordea |
2016 | Turkey International | Cemre Fere | 21–14, 16–21, 12–21 | Txapeldunordea |
2017 | Romanian International | Anne Hald Jensen | Walkover | Txapelduna |
2018 | Welsh International | Gayle Mahulette | 12–21, 21–6, 21–12 | Txapelduna |
2019 | Dutch International | Line Christophersen | 19–21, 14–21 | Txapeldunordea |
2019 | Slovenian International | Sofie Holmboe Dahl | 14–21, 21–17, 21–18 | Txapelduna |
2019 | Welsh International | Fabienne Deprez | 21–14, 21–16 | Txapelduna |
2021 | Austrian Open[15] | Yaëlle Hoyaux | 21–6, 21–14 | Txapelduna |
2021 | Mexican International | Beatriz Corrales | 18–21, 17–21 | Txapeldunordea |
2022 | Peru Challenge | Kaoru Sugiyama | 13–15 erretiratua | Txapeldunordea |
Urtea | Lehiaketa | Bikote laguna | Aurkariak | Emaitza | Postua |
---|---|---|---|---|---|
2021 | Mexican International | Beatriz Corrales | Lucía Rodríguez | 23–21, 12–21, 22–20 | Txapelduna |
2022 | Canadian International | Beatriz Corrales | Annie Xu | 21–15, 15–21, 14–21 | Txapeldunordea |