Clara Stauffer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1904 |
Herrialdea | Espainia Alemania |
Bizilekua | calle de Galileo (en) |
Heriotza | Madril, 1984ko urriaren 4a (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | espioia, militante politikoa, Socialitea eta kirolaria |
Kidetza | Sección Femenina |
Clara Stauffer Loewe (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1904 — ibidem, 1984ko urriaren 4a) madrildar espioia, Espainiako Falangeko Sección Femenina (Emakumeen Ataleko) militante nabarmena izan zen, Clarita Stauffer izenez ere ezaguna.[1]
Alemaniar jatorriko bere familia Espainiara etorri zen negozioengatik[1]. Bere aitak, Conrado Stauffer kimikariak eta garagardogileak, Mahou enpresarentzat lan egin zuen. [2][3] Maila pertsonalean, kirola asko maite zuen; igeriketan, 1931n, Peñalarako Aintzira Handia igerian zeharkatzeko emakumezkoen lehiaketako lehen postua lortu zuen, eta, gainera, xake-txapelketetan parte hartu eta eskian ere aritu zen.[4][3][5][6] Pilar Primo de Riveraren laguna, Falangeko Emakumeen Ataleko kidea izan zen.[7] Gerra Zibilean, Primo de Riverak FSko Prentsa eta Propaganda bulegoaren buru jarri zuen. [8]
Gaztetatik nazien jarraitzaile sutsua izan zen, eta bere bulegoko hormetan Adolfo Hitler eta Benito Mussoliniren erretratuak zituen, Francisco Francoren eta José Antonio Primo de Riveraren erretratuekin batera.[9] Stauffer 1943ko erdialdean joan zen nazien Alemaniara, Pilar Primo de Riverarekin batera, Bigarren Mundu Gerran, eta ondoren, ratlines izeneko nazien ezkutatze- eta babes-sareetan parte hartu zuen. Alberto Martín-Artajo Espainiako Kanpo Arazoetako ministroari Aliatuen Kontrol Kontseiluak 1947an erreklamatutako 104 erreklamazioen zerrendan agertu zen emakume bakarra izan zen, eta Francoren erregimenak baztertu egin zuen bere extradizioa.[2]
Madrilen hil zen 1984ko urriaren 4an, laurogei urte zituela.[10]