Claudia Morik 1959an ekin zion artista-lanari Cesarella filmean, Mario Girottirekin (Terence Hill ezizendunarekin).[3] 1960ko hamarkadaren erdialdean, Italian hasi zen abeslari gisa, batez ere Adriano Celentano senarrarekin.
1967an, Paolo ConterenLa coppia piω bella del mondo kanta abestu zuen Celentanorekin, sei astez Italiako zerrendetan lehena izan zena. 1970ean, Sanremoko Jaialdian parte hartu zuen Chi non lavora non fa l'amore abestiarekin eta irabazi egin zuten.[2] 1982an, Non succederà piω abestiarekin, lehen postuan egon zen Italian lau astez, eta harekin nazioarteko eszenan ezaguna egin zen, gaztelaniazko bertsioarekin (No sucará más), Los 40 Principales saioko 1. postura iritsi zen.[4]
1990. urtearen ondoren, Clan Celentano produkzio-elkartea zuzendu zuen, senarrak 1961ean sortua.[5] 2009an, Claudia Mori Collection CD bikoitza argitaratu zuen. Urte berean, Rai Due telebista-kateko X Factor 3ko edizio italiarreko epaimahaikidea izan zen.[6] Adriano Celentanorekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu: Rosita, Giacomo eta Rosalinda Celentano aktorea.