Cobra 1986ko George P. Cosmatos estatubatuar zinem zuzendariaren ekintza filma bat da. Paula Gosling idazlearen Fair Game ("Joko Garbia") eleberrian oinarritua dago, 1995ean Fair Game izenburuaz filmatu zen. Sylvester Stallone, Brigitte Nielsen, Reni Santoni, Andrew Robinson, Brian Thompson, Art LaFleur eta Lee Garlington aktoreek antzeztu zuten.
Los Angeles hirian krimena izurria bailitzan hedatzean denean, Marion "Cobra" Cobretti (Sylvester Stallone) tenientea da hura geldiarazi dezakeen bakarra. Cobraren betebeharra, alde batetik, "Gaueko Harakina" (Brian Thompson) buru duen hiltzaile sekta bat geldiaraztea izango da, eta bestetik, talde horrek burututako hilketan baten lekuko den Ingrid (Brigitte Nielsen) izeneko emakumea babestea. Cobrak ez dakiena poliziaren barnean ezkutuko informatzaile bat dagoela da, honek sektako kideak lekukoaren godelekua zein den berri emango die.