Code of Silence (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Code of Silence |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | code of silence (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra eta krimenezko filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrew Davis |
Gidoigilea(k) | Dennis Shryack (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Chuck Norris |
Konpainia ekoizlea | Orion Pictures |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Michael Frank |
Argazki-zuzendaria | Frank Tidy (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Argumentu nagusia | Mendekua |
Bideoa | YouTube |
Code of Silence (euskaraz Isilpeko Kodea), 1985eko Andrew Davis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Chuck Norris, Henry Silva, Dennis Farina eta Molly Hagan aktoreek antzeztu zuten.
1984ko urriaren 17a, Chicago. Eddie Cusack (Chuck Norris) sarjentuak eta bere polizia taldeak Luis Camacho (Henry Silva) buru den Comachos deritzon hegoamerikar narkotrafikatzaile taldearen kokaina salerosketa handi bat zapuztear da, baina beren plana gaizki atera eta trafikatzaileetako batek bi polizia odol hotzean hilko ditu, bertatik ihes egitea lortuz. Gertaera eta hilketa horien ikerketaren ardura Cusacki emango zaio, legea betearazteko modu zorrotz eta eraginkorrak dituen izaera gogorreko polizia.