Coline Serreau (Paris, 1947kourriaren 29a) aktore, zuzendari eta gidoilarifrantsesa da. Idatzi eta zuzendu dituen filmik ezagunenak Trois Hommes et un couffin, La Crise eta La Belle Verte dira.[1] Bere filmetarako musika-gai batzuk ere konposatu ditu eta berak sortutako abesbatza bat zuzentzen du.
Coline Serreau Geneviève Serreau idazlearen eta Jean-Marie Serrau-ren eszena-zuzendariaren alaba da. Umetan, Beauvallon-eko Eskolara joan zen. Beauvalloneko EskolaMarguerite Soubeyranek sortu zuen 30eko hamarkadan bere lehen eta bigarren bikotekideen laguntzarekin, geroago Colineren amabitxi eta izeko, hurrenez hurren, izango zirenekin, hain zuzen.[2]
Gero Letretako ikasketak egin zituen eta Musika Kontserbatorioan ere sartu zen. Horrez gain, trapezio-eskolak jaso zituen Annie Fratellini artistaren Zirku-eskolan, eta dantza klasikoa eta modernoa ere ikasi zituen. Antzerkiak erakarrita, 1968an La Rue Blanche goi-mailako eskola nazionalean (ENSATT - École nationale supérieure des arts et techniques du théâtre) sartu zen; eta 1969an, Frantziako Comédie-Française-ko bekaduna izan zen. Horren ostean, zinemarako eta antzerkirako gidoiak idazten eta antzerki, zinema eta operako obrak eszenaratzen hasi zen.[3]
Antzerki-ikuskizun ugaritan —berak idatziak ala ez— ere lan egin zuen: Lapin Lapin[9][10], Quisaitout et Grobêta (La Nuit de Molière-n bost sari irabazi zituen antzezlana)[11], Le Salon d'été[12] eta Bertolt Brecht-enLe Cercle de craie Caucasien.[13][14]
Denbora luze batez, Benno Besson antzerki-zuzendari suitzarraren bikotekidea izan zen. Besson Bertolt Brecht-ek sortutako Berliner Ensemble antzokian Brechten zuzendarikide izan zen. Serreau eta Besson Madeleine Bessonen aktore, kantari eta konpositorearen gurasoak dira.[15]
Coline Serreuk, 2003an, Chorale du Delta korua sortu zuen, eta harrezkeroztik haren zuzendaria da.[16][17]
2018an, Nevers hiriko udal-antzokiaren zuzendari izendatu zuten, baina urte bereko martxoan izendapenaren aurkako inpugnazioa aurkeztu zuten Serreauren inplikazioa bere ardura betetzeko nahikoa izango ez zelakoan.[18] Azkenean, polemika luze baten ostean, Nevers-eko udalak Serreauren izendapena bertan behera uztea eta antzokiaren kudeaketa udalaren beraren eskuetan geldituko zela erabaki zuen.[19][20]
Coline Serreau, Quisaitout et Grobêta suivi de: Le Théâtre de verdure, Arles, France, Actes Sud, « Papiers » bilduma, 1998, 100 or. (ISBN 978-2-7427-1909-9, OCLC 41526406)
Coline Serreau, Lapin lapin, suivi de: Le Salon d'été, Arles, France, Actes Sud, « Papiers » bilduma, 2000, 1. argit., 148 or. (ISBN 978-2-7427-2658-5)
Coline Serreau eta Charlotte Erlih, L'Académie Fratellini: le cirque de plain-pied, Arles, France, Actes Sud, « L'impensé » bilduma, 2008, 112 or. (ISBN 978-2-7427-6994-0, LCCN 2008485525)
Coline Serreau, La Belle Verte, Arles, France, Actes Sud, « Beaux livres » bilduma, 2009, 118 or., 120 or. + 1 DVD (ISBN 978-2-7427-8290-1, LCCN 2009503466)
Coline Serreau eta Charlotte Erlih, Solutions locales pour désordre global, Arles, France, Actes Sud, « Essais sciences humaines et politiques » bilduma, 2010, 233 or. (ISBN 978-2-7427-8954-2)
Commandeur de l'ordre des Arts et des Lettres (Arte eta Letren ordenaren komendadorea)[24]
Officier de l'ordre national du Mérite (Merituen Ordena Nazionaleko ofiziala)[25]
Chevalier de la Légion d'honneur (Ohorezko Legioko zalduna), (2005eko dekretua)[26]
Officier de la Légion d'honneur (Ohorezko Legioko ofiziala) (2016ko martxoaren dekretua)[27]
Membre de l'Académie des Beaux-Arts (Arte Ederretako Akademiako kidea), Pierre Schoendoerffer-en besaulkia betetzeko hautatua izan zen; 2019ko abenduaren 11an haren omenezko hitzaldia eman zuen.[28]
1986: Oscar sariak. 3 hommes et un couffin (1985). Nazioarteko pelikularik onena[34]
1986: César sariak. 3 hommes et un couffin (1985). Zuzendaririk onena.[30]
1987: Urrezko Globo sariak. 3 hommes et un couffin (1985). Ingelesez besteko pelikularik onena[35]
1991: Bafta 1991: Zinema eta Telebistako Akademia Britainiarraren sariak. Romuald et Juliette (Romuald & Juliette) (1989). Ingelesez besteko pelikularik onena[36]
1993: César sariak. La crise (1992). Pelikularik onena[32]
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Coline Serreau» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-28 data duen 209084841 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.