Cora Coralina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Goiás, 1889ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Goiânia, 1985eko apirilaren 10a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, soziologoa eta haur literaturaren idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
releituras.com… |
Ana Lins dos Guimarães Peixoto, Cora Coralina ezizenez ezaguna (Goiás, 1889ko abuztuaren 20a- Goiânia, 1985eko apirilaren 10a) brasildar idazlea izan zen. XX. mendean portugesez idazten zuen poetarik onenetakotzat hartzen da.[1]
Emakumearen egoeraz, Goiás estatuko bizitzaz, Brasilgo ipar-ekialdeko pobreziaz eta Brasilgo erritoen misterioaz idatzi zuen.
Bere poesiak Brasilgo ia kultura guztiak integratu zituen. Alfonsina Storni, Juana de Ibarbourou eta Gabriela Mistralen garaikidea izan zen. Ia liburu guztiek hamar edizio baino gehiago izan dituzte. Bere libururik ezagunenak Poemas dos Becos de Goiás eta Estorias mais eta Estorias da Casa Velha da Ponte dira.[2]
Ezkondu eta Sao Paulora joan zen bizitzera, non lau seme-alaba izan zituen. Alargundu egin zen eta nekazaritzan jardun zuen estatuaren barruko finka txiki batean.
1984an, Brasilgo idazleen elkarteak "urteko literatur ospetsu" izendatu zuen. Une horretan Carlos Drummond de Andradek (Brasilgo poeta nagusiak eta Latinoamerikako handienetakoak ) zera esan zuen: Cora Coralina mirestu egiten dut eta maite dut, poesiarekin grazia egoeran bizi den norbait bezala. Bere bertsoa ur korrontea da, bere lirismoak gauza naturalen indarra eta fintasuna du.