Corrido (musika)

Mexikoko Iraultzaren garaiko corrido-papera (1915)

Corrido Mexikoko olerki eta musika molde tradizionala da. XVIII. mendean sortu zen eta espainiar erromantzeetan du jatorria[1]. Poema narratibo hauek hiru zati izaten dituzte:

  1. Kantariaren agurra, aurkezpena eta kontakizunaren hitzaurrea.
  2. Kontakizuna
  3. Narrazioaren erakutsia eta azken agurra

Gaiei dagokienez izaten ahal dira maitasunezkoak, gertaera naturalen kronikak, aspaldiko gaizkile edo heroien gaineko elezaharrak edo gertaera historikoak (Mexikoko Independentzia Gerra, Mexikoko Iraultza, Frantzia eta Mexikoren arteko gerra, Benito Juárezen laudorioak..). Batzuetan emakumeak izan daitezke protagonista (La Venganza de María, Laurita Garza, La tragedia de Rosita). Azken hamarkadetan gaiak aldatuz joan dira. Gai berri horietatik ditugu langileen zapalkuntza, legez kontrako migrazioa eta droga trafikoa[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Sanchez, Rosa Virginia. El corrido, género que nació de los romances del siglo XVI. diariodequeretaro.com.mx (Noiz kontsultatua: 2016-12-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Corrido (musika) Aldatu lotura Wikidatan