Cottage, ingelesez eta bereziki herrialde anglosaxoietan, landa tokietako etxebizitza bat da, material apalez egina, hirietan, estilo honetako etxebizitzak ere badauden arren.
Erdi Aroan, cottage hitzak (latinez cotagium) ez zuen bakarrik etxebizitza bat esan nahi, baizik eta etxebizitza bat (domus) eta etxalde bat (grangia) ate batek (portum) itxitako hesituriko lurrezko lurralde batetaz gain.
Honen adibide batzuk XV. mendeko epaitegietako biribilkietan aurki daitezke. Txabola erako etxebizitzak, latinezko izena sortu zuen: domum dicti cotagii, etxaldea grangia dicti cotagii deitua izan zen bitartean.
Denboran aurrerago, txabola hitzak, baso eta nekazaritza lurretako dependentziak hartzen zituzten etxalde txikiak adierazten omen zituen. Txabola batek, zentzu honetan, bere barnean, tipikoki, landutako lur akre gutxi batzuk baino ez zituen izango.
Denboran oraindik aurrerago, XVIII. mendetik aurrera, industriaren garapenak, ehungileen eta meatzarien txabolen garapena ekarri zuen.
Oxford ingeleseko hiztegiaren arabera, cottage hitza (txabola) Ipar Amerikan erabiltzen da udako etxebizitza bat adierazteko, zein, inguru urtsu batean dagoen. Edo, baita ere, osasuna edo gozamenarentzako leku bat, lehen aldiz, 1882an erabili zena, Maine estatuko Bar Harborrari erreferentzia eginez.