Crimson Tide 1995eko Tony Scott britainiar zinema zuzendariaren thriller drama filma bat da. Denzel Washington, Gene Hackman, James Gandolfini, Viggo Mortensen, Matt Craven, George Dzundza eta Danny Nucci aktoreek antzeztu zuten.
Filmak hiru izendapen jaso zituen: Muntatze onenaren Oscar Saria, Soinu onenaren Oscar Saria (Kevin O'Connell, Rick Kline, Gregory H. Watkins eta William B. Kaplan) eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (George Watters II).
Gerra Hotza ondorengo garaia, 1990eko hamarkadaren hasiera. USS Alabama nuklear itsaspeko Frank Ramsey (Gene Hackman) kapitain odolberoa eta bere alguntzailea den Ron Hunter (Denzel Washington) tenientea mundu mailako gatazkan baten eerdian topatuko dira. Heuren gidaritzapean dagoen nuklear itsaspekoa Hirugarren Mundu Gerra hasi nahi duen Vladimir Radchenko (Daniel von Bargen) nazionalista eroak mehatxatuko du. Baina nuklear misilak jaurtitzeko agindua jasotzen duten unean, Ramsey eta Hunterk batak bestearekiko oso modu ezberdinean erreakzionatu eta itsaspekoaren kontrolarengatik elkar lehiatuko dira.