Cristóbal Halffter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cristóbal Halffter Jiménez-Encina |
Jaiotza | Madril, 1930eko martxoaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Vilafranca do Bierzo, 2021eko maiatzaren 23a (91 urte) |
Leinua | Halffter family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa (1947 - 1951) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa alemana |
Irakaslea(k) | Conrado del Campo (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Zientziaren eta Arteen Europar Akademia San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Espainiako Doktoreen Errege Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | opera |
|
Cristóbal Halffter (Madril, Espainia, 1930eko martxoaren 24a - Villafranca del Bierzo, 2021eko maiatzaren 23a) musikagilea eta orkestra zuzendaria izan zen, Ernesto eta Rodolfo Halffterren iloba.
Madrilen egin zituen ikasketak, hasieran Conrado del Camporekin eta geroago Alexander Tansmanekin. Manuel de Falla orkestraren zuzendari izan zen (1955-1963), Madrilgo Kontserbatorioko konposizio katedraduna (1960) eta zuzendaria (1964-1966). Serialismoa eta ausazko musika landu zituen 1975az geroztik. Espainiako Musikako Sari Nazionala eman zioten 1953an, Espainiako Arte Ederretako Domina jaso zuen 1983an, eta San Fernandoko Akademiako kide izendatu zuten. 1994an Espainiar Musikaren Guerrero Fundazioaren saria eman zioten, eta 1995ean Konposizioaren Europako saria.
Musikagile emankorra izan zen. Obra aipagarriak zituen, besteak beste: Antífona Pascual (1952), Misa ducal (1956), Gaudium et Spes-Beunza (1972), Elegía a la muerte de tres poetas españoles: Antonio Machado, Miguel Hernández y Federico García Lorca (1976); Officium defunctuorum (1979), Preludio Madrid 92 (1991), Don Quijote opera (2000), Adagio en forma de rondo para orquesta (2003), Lázaro opera (2007).