Critters (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Critters |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, abenturazko filma, comedy horror (en) , beldurrezko zinema, film komikoa eta ekintza-filma |
Iraupena | 83 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Critters (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Herek |
Gidoigilea(k) | Don Keith Opper (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Shaye |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Ekoizle eragilea | Robert Shaye |
Edizioa | Larry Bock (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Newman |
Argazki-zuzendaria | Tim Suhrstedt |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kansas |
Argumentu nagusia | inbasio estralurtarra, bizi estralurtarra eta sari-ehiztaria |
warnerbros.com… | |
Critters (euskaraz Critterrak) 1986ko Stephen Herek estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Filmak hiru jarraipena izan zituen: Critters 2: The Main Course (1988), Critters 3 (1991) eta Critters 4 (1992).
Filma honetako protagonistak pilota itxurako izaki txiki estralurtar, arriskutsu eta haragijale oldarkorrak dira. Berez, 1984ko Gremlins filmaren ildotik doa, baina modu basati eta odoltsuagoan.
Zortzi estralurtar txiki eta haragijaleak Lurrera iritsi dira. Bidean AEBtako Kansas estatuko landa eremu batean dagoen Brown familiaren etxera ailegatuz, hain uste gabe pilota txiki horzdun izakitxo hauen lehenbiziko platera bilakatu direlarik. Halere, Browndarrek ustekabeko espazioko-ehiztari bikote baten laguntza izango dute..