Curse of the Pink Panther (euskaraz Pantera Arrosaren Madarikazioa), 1983ko Blake Edwards estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. The Pink Panther saileko film bat da. David Niven, Robert Wagner, Herbert Lom, Joanna Lumley, Capucine, Robert Loggia, Harvey Korman eta Ted Wass aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Henry Mancinik konposatu zuen.
Film hau ordurarte Clouseau inspektorea pertsonaia protagonista antzezten zuen Peter Sellers aktorearen heriotzaren ondoren ekoiztu zen. Roger Moore aktoreak Clouseau inspektorea antzeztuz kameoa egin zuen.
Clouseau inspektorea desagertu egin da eta berau topatzeko "munduko detektibe onena" beharrezkoa da. Ordenagailu bat detektibe hori aukeratzeko ardura izango du, baina boikoteatua izango da, eta misioa "munduko detektibe txarrenari" eskeiniko zaio, New York hiriko Clifton Sleigh sarjentua (Ted Wass).