Cynthia Ozick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cynthia Shoshana Ozick |
Jaiotza | New York, 1928ko apirilaren 17a (96 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ohio Estatuko Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitatea Hunter College High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea eta ipuingilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Cynthia Shoshana Ozick (New York Hiria, AEB, 1928ko apirilaren 17a) narraziogile, nobelagile eta saiakera-idazle estatubatuarra da.
Cynthia Ozick New Yorken jaio zen. Gurasoak, Celia Regelson eta William Ozick, Errusian jaioak ziren, eta bi seme-alaba izan zituzten; Cynthia bigarrena zen. Bronx-eko Pelham Bay auzoko botika baten jabeak ziren, eta hara joan ziren bizitzera. Bronxen igarotako urte haietan, Cynthia Ozickek ikaskide eta auzokide antisemiten erasoak eta isekak jasan zituen.[1]
Lehen ikasketak Manhattan-eko Hunter College High School ikastetxean egin zituen.[1] Gero New York Unibertsitatera joan zen, eta lizentziatu ondoren literaturari buruzko master bat egin zuen Ohioko Estatu Unibertsitatean[2]; batez ere, Henry James idazlearen nobelak aztertu zituen.[3]
Cynthia Ozick Abraham Regelson idazle israeldarraren iloba da amaren aldetik.[3] Bernard Hallote abokatuarekin ezkonduta dago, eta alaba bat daukate, Rachel Hallote historia-irakaslea, New Yorkeko Purchase Estatu Unibertsitateko judu-ikasketen saileko burua.[3] Gaur egun New Yorkeko Westchester konderrian bizi da.[3]
Ozicken fikzio-lan eta saiakera ugari estatubatuar juduen bizitzari buruzkoak dira. Halere, beste gai batzuk ere jorratzen ditu, batez ere politika, historia eta literaturaren kritika, bai eta Holokaustoa eta haren ondorioak ere. Horrez gain, poesia ere idatzi izan du, baita itzuli ere.[2]
Bere lanetan, pertsonen alderdi hauek agertze dira maiz: 'ni' laidoztatua, emigrazioaren osteko identitate-eraikuntza, traumak eta klase batetik besterako mugimenduak.[2]
Ozicken aburuz, idaztea ez da aukera bat, ezpada "haluzinaziozko erotasun moduko bat; edozer gertatuta ere, egin egingo duzu; ezin duzu ez egin".[3] Idazteari buruz, ostera, zera dio: “Zaletasunak? O, ez; nolatan, baina? Ideia berea ere absurduo da. Irakurle nekaezina naiz, baina ez nuke esango irakurtzea hobby bat denik. Irrika bat da, gosea, egarria. Irakurri gabeko egun bat sufrimenduzko eguna da niretzat".[3]
David Foster Wallace idazleak bizirik dauden Estatu Batuetako idazle onenetakotzat dauka Ozick.[3] "Atenaseko literatura-panteoiko Atena" deitu izan dute, bai eta "Bronxeko Emily Dickinson" ere.[3]