Daisy Ashford

Daisy Ashford

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaret Mary Julia Ashford
JaiotzaPetersham1881eko apirilaren 7a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaNorwich1972ko urtarrilaren 15a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea

IMDB: nm2446226 IBDB: 10022 Edit the value on Wikidata

Margaret Mary Julia Devlin, jaiotzez Ashford (Petersham, Richmond upon Thames, 1881eko apirilaren 3aNorwich, 1972ko urtarrilaren 15a), Daisy Ashford izenez ezagunagoa, ingeles idazlea izan zen. Bederatzi urte baino ez zituela, The Young Visiters eleberri laburra idatzi zuen[1]. 1919an argitaratu zen, jatorrizko ortografia eta puntuazioa gordeta.

Daisy Ashford umetan

Emma Georgina Walker eta William Henry Roxburgh Ashforden hiru alabetatik zaharrena, Daisy Ashford 1881eko apirilaren 3an jaio zen Petershamen. Etxean ikasi zuen Maria Veronica (Vera) eta Angela Mary (Angie) ahizpekin batera[1].

Lau urte zituela, Daisyk bere lehen ipuina, The Life of Father McSwiney, diktatu zion aitari; 1983an argitaratua izan zen[2].

1889tik 1896ra, Lewesen bizi izan zen familiarekin, St Anne's Crescent kaleko 44. zenbakian, non The Young Visiters eleberria idatzi zuen[3]. Beste hainbat lan ere idatzi zituen, horien artean A Woman's Crime antzezlana eta The Hangman's Daughter eleberri laburra. Ashforden hainbat idazlan galduta daude gaur egun.

Nerabezaroan idazteari utzi zion. 1896an Leweseko Wallands auzora joan zen bizitzera[3], 1904an Bexhill-on-Seara, eta gero Londresera, non idazkari gisa lan egin zuen. Lehen Mundu Gerran, taberna bat zuzendu zuen Doverren. 1919an argitaratu zenean, The Young Visitors eleberriak berehalako arrakasta izan zuen. Beste hainbat istorio 1920an argitaratuak izan ziren. Eleberriarengatik irabazitako diruarekin, Ashfordek etxalde bat erosi zuen[1].

1920an, 38 urte zituela, James Devlinekin ezkondu zen eta harekin lau seme-alaba izan zituen. Lorezaintzako negozio bat zuzendu zuten Norwichetik gertu eta geroago Reephamgo King's Arms hotela. 1956an senarra hil zitzaion[4].

Daisy Ashford 1972ko urtarrilaren 15ean hil zen Norwichen, Ingalaterran, eta Earlham Road hilerrian lurperatu zuten[1].

Lan argitaratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Young Visiters, or, Mr Salteena's Plan (1919)
  • Daisy Ashford: Her Book: A Collection of the Remaining Novels (1920)
  • Love and Marriage: Three Stories (1965)
  • Where Love Lies Deepest (1966)
  • The Hangman's Daughter and Other Stories (1983)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) «Daisy Ashford Is Dead at 90; Wrote ‘Young Visiters’ at 9» The New York Times: 34. 1972-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  2. (Ingelesez) Ashford, Daisy. (1983). The Hangman's Daughter and other stories. Oxford University Press ISBN 9780192814036..
  3. a b (Ingelesez) «Lewes (Southdown House)» The Culture Trail jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-08-14) (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  4. (Ingelesez) Brunner, Hugo. «Ashford (married name Devlin), Margaret Mary Julia (Daisy)» Oxford Dictionary of National Biography (Oxford University Press) 2004-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]