Daniel Bensaïd | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniel Ben Saïd |
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1946ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 10. barrutia, 2010eko urtarrilaren 12a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Crématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea |
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure de Saint-Cloud (en) Paris Nanterre Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Ivan Segré (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, maisu/maistra, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Liga Komunista Iraultzailea Alderdi Berri Antikapitalista |
Daniel Bensaïd (Tolosa, 1946ko martxoaren 25a - Paris, 2010eko urtarrilaren 12a) frantziar filosofo troskista zen. 68ko maiatzeko mugimenduko ikasle buruzagi ezagunenetako bat izan zen, Alain Krivinerekin Gazte Komunista Iraultzaileen militantea.
Horrez gain, LCR Frantziako Liga Komunista Iraultzailea alderdiaren teoriko nagusietakoa eta IV. Internazionalaren idazkaritza batuko kidea izan zen. 1971an, Espainiako Liga Komunista Iraultzailearen sorreraren bultzatzaileetako bat izan zen.
Parisko Unibertsitatean filosofia irakaslea izan zen eta Karl Marx, Walter Benjamin, Alain Bourdieu, Alain Badiou, Jacques Derrida eta Michel Foucaulti buruzko zenbait saiakera idatzi zituen. Daniel Bensaïd, troskismoaren eta komunismo anti-stalinistaren defendatzaile nabarmendua izan zen Frantzian.
Hil zenean, Olivier Besancenoten NPA Alderdi Antikapitalista Berriaren militantea zen.
Hainbat liburu idatzi zituen:
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Daniel Bensaïd |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Bensaïd |