Dave Kunst | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Caledonia, 1939ko uztailaren 16a (85 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | esploratzailea eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Dave Kunst (Caledonia, Minnesota, 1939ko uztailaren 16a) Lurrari bira oinez eman zuela independenteki ziurta daitekeen lehen pertsona da[1]. Ibilaldia bere anaia Johnekin batera hasi zuen 1970eko ekainaren 20 batean, Waseca (Minnesota) abiapuntu zutela. Elkarrekin bira eman nahi zuten, baina egiten ari zirela John Afganistango bandido batzuek hil zuten eta Dave zauritu; sendatu ostean zehazki zauriak jaso zituen leku beretik jarraitu zue oinez, bere anaia Peterrekin. Itsaso zatiak zeharkatzeko hegazkinak erabili zituzten, eta ofizialki 23.258 kilometro egin zituen oinez[2].
Kunsten ibilaldia ez da Guiness Errekorren Liburuan agertzen den lehen oinezko munduari bira, bertan George Matthew Schilling agertzen baita[2]; Dumitru Danek, 1910 eta 1923 bitartean, Frantziako Touring Cluben lehiaketa baten barnean ere bira eman zuela esaten da[3].