David Levine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1926ko abenduaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 2009ko abenduaren 29a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pratt Institute (en) Tyler School of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | karikaturagilea, artista, margolaria eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
davidlevineart.com |
David Levine (Brooklyn, 1926ko abenduaren 20a - New York, 2009ko abenduaren 29a) estatubatuar marrazkilaria izan zen. Karikatura landu zuen batez ere. Karikaturetako bere pertsonaiak buru handia eta gorputz txikia izaten dute askotan. Bestalde, pertsonaia horiek objektu batekin irudikatu zituen, haien jardueraren ikur batekin (Hemingway, esaterako, fusil batekin marraztu zuen). 1963tik aurrera, New York Review of Books aldizkarian aritu zen. Karikaturagile-lanaz gainera, David Levine erretratugile gisa ere aritu zen, baita genero-eszenen marrazkigile gisa ere. David Levinen lanek, Passion at Coney(1970), Cyclon (1973) edo Undressing Publicly(1976) besteak beste, bere inguruko munduari buruz zuen ikuspegia erakusten dute.