Dawn of the Dead (euskaraz Hildakoen Egunsentia), 2004ko Zack Snyder estatubatuarrak zuzendutako beldurrezko eta ekintza film bat da. George Romerok zuzendutako 1978ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da. David Emge, Ken Foree, Scott Reiniger eta Gaylen Ross aktoreek antzeztu zuten.
2004, azalpenik gabeko izurrite batek ia gizaki guztiak hil edo haien haragi eta odolez elikatzen diren zonbi bilakatu ditu. Bitartean, AEBetako Wisconsin estatuan, bizirautea lortu duen mota ezberdineko pertsona talde bat merkatalgune batean babestuko da, bertan zonbi oldeei aurre egiteaz gain beren artean elkarbizitzen ikasi beharko dute.