Days of Heaven (euskaraz Zerutiar Egunak), 1978ko Terrence Malick estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama film bat da. Richard Gere, Brooke Adams, Sam Shepard eta Linda Manz aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Ennio Morricone eta Leo Kottke musikagileek konposatu zuten.
F. W. Murnau zuzendariaren City Girl (1930) filmean oinarritu eta haren eragina du.
Argazkigintza onenaren Oscar Saria irabazi zuen, bai eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Patricia Norris), Soinu banda onenaren Oscar Saria (Ennio Morricone) eta Soinu onenaren Oscar Sariaren (John Wilkinson, Robert W. Glass, Jr., John T. Reitz eta Barry Thomas) izendapenak jaso ere. Gainera, Cannesko Zinemaldian Urrezko Palmaren izendapena jaso.
1916. urtea, AEB. Bill (Richard Gere) eta Abby (Brooke Adams) bikote gazteak Chicago hiriko txirotasuna eta daramaten bizimodu latza abandonatu eta bizitza berri bati ekitea erabako dute, gainera Billek lan egiten zuen altzairutegiko nagusia (Stuart Margolin) kolpe batez hil du. Billen arreba Lindarekin (Linda Manz) batera Texas iparraldeko gari soro handietara bidaiatuko dute, bertan baserri bateko uzta-biltzaile lanean hasiz. Uzta bildu ondoren, beren baserritar patroi (Sam Shepard) galai eta lotsatiari lan horretan jarraitzeko hiruak anai-arrebak direla sinistuaraziko diote, hortaz, baserritarrak gelditzeko eskatuko diote, Abbyz maitemindu baita.