De Dannan | |
---|---|
De Dannan taldea 2010ean. | |
Datuak | |
Jatorria | Galway, Irlanda |
Musika mota | Zelta musika, Folk |
Instrumentuak | Bodhran, akordeoia, biolina, banjoa, mandolina... |
Urteak | 1975 - gaur egun arte1988 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Shanachie Records |
Taldekideak | |
Frankie Gavin Alec Finn Taldekide ohiak: Dolores Keane Mary Black Maura O'Connell Eleanor Shanley Jackie Daly Charlie Piggott PhD Aidan Coffey PhD Johhny Moynihan Johnny "Ringo" McDonagh Tommy Fleming Martin O'Connor Derek Hickey Colm Murphy Mickey Finn | |
Informazio gehigarria | |
www.dedannan.com | |
De Dannan Irlandako folk eta zelta musika talde beterano bat da. Nahiz eta taldea berez Galway hirikoa izan, 1975an hiri hartatik hurbil dagoen Connemara eskualdeko An Spidéal udalerriko Hughes's Pub tabernan burututako emanaldi batzuen ondorioz sortu eta gaur egun ere ekinean dirau. Taldeak izena Irlanda mitologiako Tuatha Dé Danann kondairazko herri edo jendearen izenetik bereganatu zuen.
Taldea sortu zen garaiko lehenbiziko kideak Frankie Gavin (biolina), Alec Finn (gitarra, bouzoukia), Johnny "Ringo" McDonagh (bodhrana) eta Charlie Piggott (banjoa) izan ziren. Sarritan Dolores Keane abeslaria elkartzen zitzaielarik. Dolores Keane abeslariaz gain gerora bakarkako ibilbide arrakastatsuak izan dituzten beste bi abeslari ere talde honetako kide izan dira: Mary Black eta Maura O'Connell