Dear Frankie | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Dear Frankie |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Shona Auerbach (en) |
Gidoigilea(k) | Andrea Gibb (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jeremy Thomas |
Konpainia ekoizlea | Pathé |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex Heffes (en) |
Argazki-zuzendaria | Shona Auerbach (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Glasgow eta Eskozia |
Argumentu nagusia | itsasoko nabigazioa |
Historia | |
Nominazioak | |
miramax.com… | |
Dear Frankie (euskaraz Frankie Maitea), 2004ko Shona Auerbach britainiarrak zuzendutako drama film bat da. Emily Mortimer, Gerard Butler eta Jack McElhone aktoreek antzeztu zuten.
2005eko Tribecako Zinemaldian estreinatu zen.
Eskozia, Frankie (Jack Mcelhone) sei urteko mutiko gorra eta Lizzie (Emily Mortimer) ama etengabe lekualdatzen dira, oraingoan Greenock hirian bizitzen jarri dira, Lizziek bertako fish and chips jatetxe batean zerbitzari gisa lana topatu baitu. Lizziek semea babestu eta egia azaldu nahi ez dionez, Frankie txikiaren jakinmina asebetetzeko istorio bat asmatu du. Horregatik, denboraldiro Frankiek bere ustezko aitari gutun bat idatzi eta bidaltzen dio, kontakizunaren arabera aita urruneko lurraldeetara nabigatu duen itsasontzi batean baitago.
Baina dena okertu egingo da, Lizziek itsasontzia itzultzera dela jakin eta Frankieri egia esan edo denboraldi batez haren aitaren plantak egingo Arrotz bat (Gerard Butler) aukeratzeko abagunean topatzen denean.