Dejan Majstorović | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2016) | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Stari Banovci (en) , 1988ko apirilaren 22a (36 urte) | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | eskolta | ||||||||||||||||||||||
Dejan Majstorović, alfabeto zirilikoz Дејан Мајсторовић, (Stari Banovci (Serbia), 1988ko apirilaren 22a) saskibaloi jokalari profesional serbiarra da, eta gaur egun, Nazioarteko Saskibaloi Federazioaren (FIBA) gizonezkoen banakako 3x3 sailkapenean munduko 2. postuan dago[1]. Novi Sad Al-Wahda eta Serbiako gizonezkoen 3x3 selekzioan jokatzen du[2].
Majstorović FIBA 3x3 World Tour-en jokatzen hasi zen 2013ko ekainean[3]. Arabiar Emirerri Batuetako Novi Sad Al-Wahda taldean jokatzen du.
Majstorović Serbia ordezkatzen du 3x3 saskibaloian. Urrezko bi domina irabazi zuen FIBA 3x3 Munduko Txapelketan, 2016an Txinan eta 2017an Frantzian[4], eta zilarrezko domina, 2014ko Errusiako txapelketan. FIBA 3x3 World Cup 2017ko MVP izendatu zuten, eta FIBA 3x3 World Cup 2017 Txapelketako Talderako hautatu zuten[5].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Serbiako taldearekin Letoniakoaren (urrezkoa) eta ROC taldearen (brontzezkoa) atzetik sailkatuko dira. Hauek osatuko dute Serbiako taldea: Dušan Domović Bulut, Dejan Majstorović, Aleksandar Ratkov eta Mihailo Vasić-ek[6][7].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Saskibaloia 3x3 gizonezkoa[8]. |
Majstorovićek bere jaioterriko Dunav taldean jokatu zuen saskibaloian Serbiako Saskibaloi B Ligan (2. maila) 2015-16 denboraldian.