Dhampiro

Dhampiro Errumania, Albania eta Bulgariako folklorean, orokorrean Balkanetan, ijitoen eta eslaboen kulturan, banpiro eta gizakiaren arteko nahasketa da. Baita sasi-banpiro bezala ezagutzen zaio. Mitologiaren arabera, Dhampiroa banpiro eta emakumearen arteko harremanen ondorioa da. Tradizio horiek esaten duten arabera, banpiro-ehiztari eraginkorrena da.[1][2]

Izaki hau beste izenekin ere ezaguna da, besteak beste, vampirdižia, glog edo sâbotnik.[3]

Banpiroak, bizirik ez daudenez, antzuak direla esaten da, seme-alabak ezin dutela izan. Baina Balkanetan zabaldutako beste mito batek zera dio: gizonezko banpiroak, nahiz eta hilda egon, bizirik zeudenean maite zuten emakumearengana itzul daitezke eta haiekin larrua jo, ondorengoak izanik. Bulgarian, bestetik, banpiroek emakume birjinei eraso eta bortxatu egiten zieten.[4] Dirudienez horrelako kondairak batik-bat hegoaldeko eslaboen artean daude zabalduta. Beste tokietan ere esaten da banpiroa ezaguna ez den herri batera joan daitekeela eta han ezkondu eta familia izan.

Dhampiroen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dhampiroak, neurri handi batez, aitaren ezaugarriak jasotzen ditu, baina ez haren ahuleziak. Gauza dira banpiroak detektatzeko nahiz eta haiek ikusezinak izan. Banpiroak ezagutzeko duten metodo bat haien alkandoren mauketatik begiratzea da. Horregatik, ahalmen horiei esker, herrietan banpiroak harrapatzeko kontratatuak izaten ziren, hau da, banpiro-ehiztariak bezala.

Dhampiroek genetikoki haien abileziak trasmititzen dituzte baina bi belaunaldi behar dira haien ezaugarriak susmatzeko.

Dhampiroak fikzioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dhampiroaren irudia dezente zabaldu da literaturan XX. mendean zehar, batez ere mendearen bigarren erdian. Komikiek, telesailek eta filmek dhampiroak protagonista moduan aurkeztu dituzte.[5]

Hona hemen adibide batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Inc Icon Group International. Folklore: Webster's Quotations, Facts and Phrases. Editor ICON Group International, Inc., 2008. ISBN 0-546-66266-8, 9780546662665
  2. Elsie,Robert. A dictionary of Albanian religion, mythology and folk culture. Editor C. Hurst & Co. Publishers, 2001. ISBN 1-85065-570-7, 9781850655701
  3. McClelland, Bruce. Slayers And Their Vampires: A Cultural History of Killing the Dead. Editado por University of Michigan Press, 2006. ISBN 0472069233, 9780472069231.
  4. S.G.B. St. Clair and Charles A. Brophy. A residence in Bulgaria or Notes on the resources and administration of Turkey, the condition and character, manners, customs, and language of the Christian and Musselman populations, with reference to the Easter question. J. Murray. Londres 1869. [1]
  5. M. J. Trow (2003) Vlad the Impaler: 56-57

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]