Dilista-zopa

Dilista-zopa
zopa
Osagaiakdilista, urra eta Espezia

Dilista-zopa gastronomia mediterraneoko errezeta tipikoa da. Prestakuntza oso sinplea da eta horrek bere jatorri apala adierazten du. Zopa prestatzeko osagairik ohikoenak hauek dira: dilistak, tipulak, azenarioak, oliba-olioa, perrexila eta, ziurrenik, tomate pixka bat saltsan edo ozpinetan. Greziar familiek plater sinple hau (grezieraz: φακή σούπαfakí soúpa) beste plater batzuekin batera hartzen dute, hala nola entsaladak, feta gazta eta ogi beltza ("mavro"). Batzuetan, limoi-zuku pixka batekin pitzatzen da. Bere osagaiek Aste Santuko abstinentziarako plater ezin hobea bihurtzen dute.

Biblian ere agertzen da, Esauk bere lehen-semetzaren eskubidea Jakob anaiari ogia eta platerkada dilista baten truke saldu zion (Has 25:30-34). Tradizio juduan, dilista-zopa dolu-aldietan zerbitzatu izan da, eta dilistaren biribiltasunak bizi-ziklo osoa irudikatzen du.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Rabbi N. Daniel Korobkin. (2008-11-26). «Lentil Soup» Jewish Journal.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.