Dmitri Volkov (boleibol jokalaria) | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Novokuybyshevsk (en) , 1995eko maiatzaren 25a (29 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | boleibol jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | outside hitter (en) |
Pisua | 88 kilogramo |
Altuera | 201 zentimetro |
Dmitri Aleksandrovitx Volkov,[1] errusieraz Дмитрий Александрович Волков,[2] (Novokuybyshesvk, Samara, Errusia, 1995eko maiatzaren 25a), boleibolean lehiatzen den kirolari errusiarra da.[3]
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen boleibolean , ROC taldearekin Frantziaren atzetik eta Argentinaren aurretik. Kontuan izan behar da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean lehiatu zirela.
Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Denis Bogdan, Valentin Golubev, Ivan Jakovlev, Jegor Kliuka, Igor Kobzar, Ilias Kurkaiev, Maksim Mikhailov, Pavel Pankov, Viktor Poletaiev, Jaroslav Podlesnykh, Dmitri Volkov eta Artiom Volvitx-ek.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | Gizonezkoak, estalia |