Doako Besarkadak (jatorrian, ingelesez, Free Hugs) Australian 2004 urtean Juan Mann ezizena erabiltzen zuen gizon ezezagun batek abiarazi zuen gizarte mugimendu bat da, kalean besarkadak edonori eskaintzen dizkiona, musutruk eta ezeren truke, besarkada jasotzen duena hobeki sentitzeko helburu soilarekin. Geroztik, mugimenduak arrakasta zabala izan du munduan zehar eta ez da harrigarria hiri handietan besarkadak doan eskaintzen dituen pertsonak ikustea, Free Hugs kartel batez lagunduta.
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |