Dora Montefiore | |
---|---|
![]() (1909) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Coulsdon eta Kenley (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Australia Frantzia Londres Hegoafrika |
Heriotza | Hastings, 1933ko abenduaren 21a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Francis Fuller |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea, kazetaria eta panfletogilea |
Kidetza | Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa Womanhood Suffrage League of New South Wales (en) ![]() National Union of Women's Suffrage Societies (en) ![]() Women's Freedom League (en) ![]() Adult Suffrage Society (en) ![]() Women's Tax Resistance League (en) ![]() Women's Local Government Society (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() ![]() ![]() Social Democratic Federation (en) ![]() |
Dorothy (Dora) Frances Montefiore (Coulsdon, Erresuma Batua, 1851ko abenduaren 20a - Hasting, Erresuma Batua, 1933ko abenduaren 21a) britainiar-australiar jatorriko sufragista, sozialista, poeta eta biografoa izan zen.[1]
Dora Montefiore Dorothy (Dora) Frances Fuller bezala jaio zen Kenley Manorren, Coulsdonetik gertu, Surreyko Konderrian. Bere ama, Mary Ann Fuller, George Drew hirigilearen alaba zen, eta Caterham herria garatu zuen. Francis Motefiore izan zen haren aita, lur-jabe eta tren-enpresaburua, eta ingeniaritza hori izan zen lehen Nazioarteko Erakusketa Handiaren antolaketaren bultzatzailea.
Montefiore etxean ikasi zuen maistrea eta tutoreekin eta, gero, Brightoneko Creswell Andrearen Eskolan hezi zuten. 1874an, Sidneyra joan zen, familia-arrazoiengatik, koinatari laguntzeko. Ingalaterrara itzuli zen denbora gutxirako, eta George Barrow Montefiore merkatari juduarekin ezkondu eta bi ume izan zituen.
1889an alargun geratu zen eta bere seme-alaben ardura hartu behar izan zuen. Bere seme-alabak zaintzeko eskubide automatikorik ez zuela jakin zuenean, emakumearen eskubideen defendatzaile bihurtu zen. Hegoaldeko Gales Berriko Emakumeen Sufragio Ligako lehen bilera Montefioren etxean egin zen, 1891ko martxoaren 29an. 1892an Montefiorek Australia utzi zuen, eta, Parisen hainbat urte igaro ondoren, Ingalaterran finkatu zen.
Denboraren poderioz, Julia Dawsonek, West Midlands-ek eragin handia izan zuen bere ikuspegi sozialistan, eta emakumeek bozkatzeko eskubidea izatea beharrezkoa zela pentsatzen jarraitu zuen, klase-arazo gisa.[2]
Mugimendu sufragistan ere oso aktibo jarraitu zuen, eta Millicent Garrett Fawcett-en Emakumeen Sufragio Elkarteen Batasun Nazionaleko exekutiboan aritu zen. Emmelin Pankhurst eta Christabel Pankhurstek osatutako Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoan sartu zen. 1897an, Erresistentzia Fiskaleko Emakumeen Liga sortzea proposatu zuen Montefiorek.
1906an, ordezkaritza politiko ezagatik protesta egiteko, Montefiorek uko egin zion bere zergak ordaintzeari, eta etxean egon zen sei astez. Ligak aukera hori baliatu zuen manifestazioak eta publizitatea egiteko:
Horma batez inguratuta, Montefiorek eta haren neskameak aguazilen kontra blokeatu zuten ate okertu baten bidez baino ezin zen iritsi etxera. Sei astez, Montefiorek uko egin zion zergak ordaintzeari, eta etxeko goiko leihoetatik maiz hitz egin zion aurrean batzen zen jendetzari.
Bere etxeak pankarta bat izan zuen horman jarrita, esaldi honekin:
“Emakumeek botoa eman beharko lukete, legeak betetzen dituztelako eta zergak ordaintzen dituztelako.”
Eta hauxe adierazi zuen:
“Hori egiten nuen, kualifikaziorik gabeko emakumeen masa ezin zelako modu berean agertu, eta bere bozeramaile gisa agertzen nintzen. Emakumeek gaitasun politikorik ez izateak derrigortu egin ninduen ikusle ezjakin eta axolagabeen aurrean."
Urte bereko urrian, Adela Pankhurst, Montefiore eta beste emakume batzuk atxilotuta egon ziren Commons Etxeko lobby-an emakumeen aldeko botoa eskatzeagatik.[3][4] Geroago, Montefiorek Holloway Espetxean izandako esperientzia deskribatu zuen.[5] Garai hartan Montefiore zenbait erakunde sozialistarekin elkartu zen, besteak beste, Emakumeen Askatasun Liga, Gizarte Federazio Demokratikoa eta Alderdi Sozialista britainiarrarekin. Montefiore hizkuntzalaria zen eta Maxim Gorkyren lanaren lehen itzulpen ingelesa egin zuen.[6]
1898an, Montefiorek Singings Through the Dark (Cantando a la través de la oscuridad) izeneko bertso liburua argitaratu zuen.[7]
Dora Montefiore Adelaide Knigth[8] eta Minnie Baldock sufragisten laguna zen. Baldock's Canning Town WSPU taldeko txostengileetako bat izan zen Montefiore, eta Baldock-en "noblezia" babesteko idatzi zuen, 1906ko abenduan lider liberala bisitatu zuenean.[9] Montefiorek utzi egin zuen WSPU, eta Mayores Suffrage Societyrekin batu zen. Idazkari izan zen 1909an, sufragio osoaren aldeko argudioa babesteko, ez egoera ekonomikoan oinarrituta, baizik eta adineko gizon eta emakume guztientzat (21 urte), aukera mugatuaren ordez. Norbaitek esan zuen lehen urratsa zela ondasunak zituzten emakumeek jabetza-eskubidea izateko.[10] Montefioren ideia sozialistak Sylvia Pankhurst-ek partekatu zituen, eta WSPUrekin hautsi ondoren harekin harremanetan egon zen.[11]
Montefiorek hitzaldia eman zuen Holandan, Internazional Sozialistaren Konferentzian parte hartu zuen eta Europan eta Estatu Batuetan zehar hitzaldi-bira bat egin zuen, eta gero Australiara itzuli zen 1910ean, Gilbert semea bisitatzera.[12] Australian zegoela, Henry Holland jabea 1911n gaixotu zenean, Montefiorek Australiako Nazioarteko Aldizkari Sozialista argitaratu zuen. Montefiorek William Arthur Holman lehen ministroa ere ezagutu zuen. 1912an, Hegoafrikara joan zen Montefiore, eta kapitalismoaren efektuari buruz idatzi zuen.[12]
1913ko urrian, Montefiorek plan batean parte hartu zuen Dublingo haurrak (grebek janari-hornidura murriztu zuten) Britainia Handira eramateko, grebek irauten zuten bitartean haurrek sufri ez zezaten. Dublingo artzapezpikuak, William Joseph Walsh-ek, gutun publiko bat idatzi zuen plana gaitzesteko. Tartean jardundakoak atxilotu egin zituzten eta bahiketa leporatu, baina gero karguak kendu egin zituzten.
Lehen Mundu Gerran, Montefiore boluntario joan zen Frantziara, eta Alderdi Sozialista Britainiarrarekin ere bat egin zuen. 1920an, Britainia Handiko Alderdi Komunista hautatu zuten haren oinordekoaren behin-behineko kontseilurako.
Gilbert semea 1921ean hil zenean, Australiako gobernuak ez zion utzi Australiara joaten bere hilobia eta bilobak ikustera, William Arthur Holmanek esku hartu zuen arte, adina eta osasun txarra alegatuz. Gainera, berak idatziz erabaki zuen propaganda komunistarik ez egitea. Poliziaren espioitzak, ordea, Montefierek murrizketei aurre egin ziela erakutsi zuen, eta Christian Jollie Smithen lagun egin zen, Australiako alderdi komunistaren sortzailea. 1924an alderdi hori ordezkatu zuen Moskun.
1927an Montefiorek autobiografia idatzi zuen, From a Victorian to a Modern izenburupean.[13][14]