Doragon Bōru Zetto Kiken na Futari! Sūpā Senshi wa Nemurenai | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | ドラゴンボールZ 危険なふたり!超戦士はねむれない |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, abenturazko filma eta film komikoa |
Iraupena | 48 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dragon Ball (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Shigeyasu Yamauchi (en) |
Gidoigilea(k) | Takao Koyama |
Antzezlea(k) | |
Bin Shimada Hitoshi Takagi (en) Junko Shimakata (en) Masako Nozawa Mayumi Tanaka Takeshi Kusao Yūko Minaguchi (en) Jōji Yanami (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tomio Anzai (en) Tsutomu Tomari (en) |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
Edizioa | Shinichi Fukumitsu (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shunsuke Kikuchi |
Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik (japonieraz: 危険なふたり!超戦士はねむれない Kiken na futari! Super senshi wa nemurenai ) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 13. filma da, Dragoi Bola Z-ko 10. 1993ko martxoaren 12an estreinatu zuten. Film hau Suaren borroka-ren jarraipena da. Film hau ez da euskaratua izan, izenburu hau titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz El regreso de Broly izenburua hartu zuen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Istorio honetan larri zaurituriko Broly, kondairako super-saiya, aurkitzen dugu berriz ere. Neo Vegeta planetan Goku-rengatik menperatua izanda burruka latza baten ostean, ozta-ozta ihes egitea lortzen du espazio-ontzi batean eta Lurrera heltzen da zauriz betea. Bertan laku batean izoztuta gelditzen da 7 urtez. Bitartean, Videl, Goten eta Trunks-ek Dragoi Bolak biltzen ari dira herri txiki batera ailegatzen direnean. Herria munstro batengatik mehatxatua dago, problema konpontzeko, Natade herriko xamana giza-sakrifizio bat egin behar dela dio, bertako neskatxa bat hartuz. Beranduago Goten negarrez hasten da Videl-ek emandako txaplasteko baten ondorioz, negarrak Broly esnarazten du, bere haurtzaroan entzundako Goku-ren negarrak direlakoan. Broly esnatu eta Goten eta Trunks aurka borrokatzen da, problemarik gabe garaituz. Ondoren Gohan agertzen da eta Super Saiyan bihurtu arren ez da Broly menperatzeko gai (segur asko bere entrenamendu faltagatik), orduan, Goku dragoi bolen bidez deitzea bururatzen zaie. Amaieran, Broly eraso bortitz baten aurrean, Gohan, Goten eta azken momentuan agertzen den Goku Oyako Kame Hame Ha baten bidez Broly behin eta betiko menperatzea lortzen dute.
Herriko xamana, neska bat sakrifikatzeko gai dena munstroa nola menderatu ez baitaki. Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz filmean laburki agertu zen.
Coco (jatorrizko japonieraz ココ Koko) Natade herriko neskatxa txiki bat da, Videl, Goten eta Trunks agertu ez balira, mendiko jainkora sakrifikatua izango zena.
Irekitze abestia (opening)
Izte abestia (ending)