Doula

Doula izenarekin haurdunaldiaren prozesuan, bereziki erditze eta erditze-ondorengo unetan, haurdunari laguntzen dion laguntzaileari definitzen zaion. Hauen lana batez ere psikologikoa da. Pertsonak hauek ez dute titulazio ofiziala. Doula hitza grezieratik dator eta jatorriz "esklaba" esan nahi zuen. Zentzu despektibo hori dela eta, askok nahiago dute "erditze-laguntzaileak" bezala aurkeztea. Gaur egun hitza berriro ere zabaldu da, bereziki Dana Raphael antropologoak erabili zuenetik, bere kasuan Filipinetako haurdunen laguntzaileei definitzeko. Oasunaren lanbide hau Europa osoan zabaldu da eta hainbat kasutan ideologia sektarioekin lotu egin da.

Ikasketa ofizialak ez izanik, doula terminoak anbiguotasun handia erakuts dezake. Zentzu orokorrean pertsona hauek haurdun dagoen emakumeari laguntza emozionala eta psikologikoa eman behar diote. Herrialdeen arabera erditze-geletan sar daitezkeen edota era naturalean erditu nahi dutenekin etxean laguntzen diete. Doula izateko ikastaroak antolatzen dira eta, printzipioz, ez da beharrezkoa beste ikasketarik izan haien lana burutzeko. Hori dela eta, batzutan, haien lana beste profesionalen lanarekin nahhastu egin dira eta, ondorioz, haien aurkako kanpaina sortu dira. Horren adibidea Espainian eman zen, 2015ean: emaginek eta erizainek dokumentu kritiko bat zabaldu zuten non, beste salaketen artean, ama berriari bere plazenta jaten arazten ziotela esaten zuten (kanibalismoa).[1] Euskal Herrian doularen lana ez dago ofizialki onartuta.

Ikus, baita ere

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]