Dreamcatcher (2003ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | Dreamcatcher |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, Buddy filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 128 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Dreamcatcher (en) |
Grabazio lekua(k) | Vancouver |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lawrence Kasdan |
Gidoigilea(k) | William Goldman Lawrence Kasdan |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bruce Berman |
Konpainia ekoizlea | Castle Rock Entertainment (en) Village Roadshow Pictures (en) |
Edizioa | Carol Littleton (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Newton Howard |
Argazki-zuzendaria | John Seale |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Maine |
Argumentu nagusia | epidemia eta plater hegalaria |
Dreamcatcher (euskaraz Amerts-Harrapatzaile), 2003ko Lawrence Kasdan estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. Stephen King idazlearen 2001eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Thomas Jane, Jason Lee, Damian Lewis, Timothy Olyphant, Morgan Freeman, Tom Sizemore eta Donnie Wahlberg aktoreek antzeztu zuten.
AEB, Maine. Jonesy (Damian Lewis), Henry (Thomas Jane), Pete (Timothy Olyphant) eta Beaver (Jason Lee) herri bateko haurrak zirela, Duddits (Donnie Wahlberg) izeneko haur bitxi bat gainontzeko umeengandik salbatzeko heroi moduan jokatu zuten. de la crueldad de otros niños. Orduan, Duddits beren lagun taldeko kidea bilakatu eta elkarren artean estuki lotu zituzten ahalmen arraroak pasarazi zizkien.
20 urte geroago, lauek bizitzan bide ezberdinak hartu dituzte, baina beren heroi ekintza gogoan dute, nahiz eta jaso zituzten ahalmenak, dohaia baino, karga bat izan. Haietako bat istripu izugarri batean hiltzeko puntuan egon arren, ez dira Dudditsek bakarrik sor zezakeen giroaz jabetuko. Handik gutxira, elkarrekin bildu, eta urtero legez, iparraldeko basoetan dagoen etxola batera zuzenduko dira, eta bertan heriotzaren hurbiltasunak ezustekoan harrapatuko ditu.