Dulce (abeslaria) | |
---|---|
![]() (2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bertha Elisa Noeggerath Cárdenas |
Jaiotza | Matamoros, 1955eko uztailaren 29a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2024ko abenduaren 25a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea eta abeslaria |
Izengoitia(k) | Dulce |
Genero artistikoa | balada erromantikoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bertha Elisa Noeggerath Cárdenas (Matamoros, 1955eko uztailaren 29a – Mexiko Hiria, 2024ko abenduaren 25a), Dulce izengoitiaz ezagunagoa[1], mexikar abeslari eta aktorea izan zen[2].
Gaztea zela, Monterreyra (Nuevo León) joan zen psikologia ikastera. Han hasi zuen bere musika ibilbidea Toby y sus amigos taldearekin 1974ko irailaren 15ean[1][3]. Gero, José José abeslariaren laguntzarekin, bakarkako abeslari gisa hasi zen Mexiko Hirian[1][3]. 1978an Mallorcaco Jaialdian parte hartu zuen, eta han Señor Amor abestia kantatu zuen, Jaialdiko Abesti Onenaren, Interpretatzaile Onenaren eta Abeslari Fotogenikoenaren sariak lortuz[4]. Abesti berarekin, Tokioko Yamaha jaialdian interpretatzaile onenaren saria irabazi zuen[1]. 1981ean, Bulgariako Abesti Jaialdian parte hartu zuen[1], eta 2009ko abuztuan, Mexiko Hiriko Auditorio Nazionalean egindako Armando Manzanero y sus mujeres kontzertuan[5].
1986an Luis Mircoli musika ekoizlearekin ezkondu zen, 1987an Romina Mircoli alaba izan zuen eta 1995ean dibortziatu zen[6][7].
Birikako minbiziaren konplikazioengatik hil zen Mexiko Hirian, 2024ko abenduaren 25ean, 69 urte zituela[2].
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1978 | Muñeca rota | Norma |
1993-1994 | Más allá del puente | Dulce |
1998-1999 | Soñadoras | Antonia de De La Macorra |
1999-2000 | Mujeres engañadas | Monserrat, Arteagaren alarguna |
2001 | Diseñador ambos sexos | Casandra igarlea |
2002-2003 | Las vías del amor | Patricia Betanzos |
2006 | Cantando por un sueño | Bere burua |
Los reyes de la canción | Bere burua | |
2006-2007 | Mundo de fieras | Aurora Cruz |
2007 | Muchachitas como tú | Esther Olivares |
2010 | Quiéreme | Ximena Dorelli |
Segunda oportunidad | Epaimahaikidea | |
La Academia Bicentenario | Epaimahaikidea | |
2016 | Va por ti | Epaimahaikidea |
2020 | ¿Quién es la máscara? | Parte-hartzailea |
2022 | El Retador | Parte-hartzailea |
2024 | Siempre reinas | Bere burua |