Dunwicheko Izua | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Howard Phillips Lovecraft |
Sorrera-urtea | 1928 |
Argitaratze-data | 1929 |
Izenburua | The Dunwich Horror |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | Weird Tales |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | horror short story (en) eta science fiction short story (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Telesaila | Cthulhuren mitoa |
Dunwicheko Izua, ingelesez: The Dunwich Horror, H. P. Lovecraft estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1928an idatzia zuen eta 1929ko apirilean Weird Tales (481–508. orr.) aldizkarian lehenbizikoz argitaratua izan zen. Massachusetts estatuko Dunwich fikziozko herrian girotuta dago, eta Cthulhuren Mitoak osatzen duten kontakizun laburretako bat da.
Massachusetts, Dunwich, herriko familia bakarti bateko munstroa itxurako seme goiztiar bat da, Nekronomikon liburu debekatuaren zati baten jabea dena. Sekretua ezin daiteke, ezin liteke, gizonei azaldu: Gaizkiaren indarrak gaurdaino biziraun dute eta haiei dei egin daiteke. Behin aske direla, munduak bere apokalipsia ezaugutuko du.