Duop Reath | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Waat (en) , 1996ko ekainaren 22a (28 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Hego Sudan Australia | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Lee College (en) Louisiana State University (en) Girrawheen Senior High School (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | pibota | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 2,06 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Duop Thomas Reath (Waat (Hego Sudan), 1996ko ekainaren 26a) saskibaloi jokalari profesional australiarra da, National Basketball League (NBL) Illawarra Hawks taldekoa. Unibertsitateko saskibaloian, LSU Tigers taldean jokatu zuen. Reath 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzea lortu zuen Australiako Saskibaloi taldearen parte izan zen[1].
Hego Sudanen jaioa, 9 urte zituela, Reath eta bere familia Brisbanera joan ziren bizitzera. Handik gutxira, Pertherajoan zen bizitzera, eta Girrawheen Senior High School-era joan zen ikastera. Reath lehenik futbolean jokatzen hasi zen Socceroos-en (Australiako Futbol selekzio nazionala) jokatzeko asmoarekin; hamar urterekin, baina, hazkuntza-bultzada batek saskibaloian jokatzera eraman zuen[2].
Reathek, 2014tik 2016ra bitartean, Baytown-eko (Texas) Lee College-n jokatu zuen lehen eta bigarren ikasle urteetan. 2014-15 denboraldian, batez beste, 6,9 puntu eta 5,4 errebote lortu zituen partidako. Bigarren mailan (2015–16), 14,6 puntu eta 8,4 errebote lortu zituen partidako[3].
2016an, Southeastern Conferenceko (SEC) LSU Tigers-era bildu zen Reath, eta, 2016-17 denboraldian, 31 jokotan azaldu zen Tigersekin, hasierako 30 barne. Batez beste, 12,0 puntu, 6,7 errebote eta 0,8 asistentzia eman zituen denboraldian, partidako[4]. Lehen astean, SECeko asteko jokalaria izan zen[5]. 2016ko abenduaren 19an, denboraldiko behinena lortu zuen, 23 puntu, Charlestonen aurka. 2017ko otsailaren 4an, 16 errebote jaitsi zituen Texas A&M taldearen aurka.
2017-18 denboraldian, Reath 33 jokotan azaldu zen Tigersekin, hasierako 28 barne. Batez beste, 12,6 puntu, 5,3 errebote eta 0,7 asistentzia eman zituen partidako denboraldian[6]. 2018ko urtarrilaren 20an, 31 puntu lortu zituen Vanderbilt taldearen aurka, eta SECek Asteko Jokalari izendatu zuen bosgarren astean[7].
Azalpenak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | jokatutako partidak | TP | titulartzat jokatutako partidak | M/P | minutuak, partidako | ||
JS% | jokalekuko saskiratzeen ehunekoa | 3P% | hiruko saskiratzeen ehunekoa | JL% | jaurtiketa libreetako saskiratzeen ehunekoa | ||
ERR | erreboteak, partidako | ASS | asistentziak, partidako | LAP | baloi lapurretak, partidako | ||
TAP | tapoiak, partidako | PUN | puntuak, partidako | Letra lodia | bere karrerako marka |
Urtea | Taldea | JP | TP | M/P | %JS | %3P | %JL | ERR | ASS | LAP | TAP | PUN |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2016–17 | LSU | 31 | 30 | 27.7 | .510 | .314 | .603 | 6.2 | .8 | .5 | 1.5 | 12.0 |
2017–18 | LSU | 33 | 28 | 24.2 | .544 | .422 | .629 | 5.3 | .7 | .5 | 1.0 | 12.5 |
Career | 64 | 58 | 25.9 | .527 | .375 | .617 | 5.8 | .7 | .5 | 1.2 | 12.3 |
2018ko NBAko aurreikuspenetan jaso gabe geratu ondoren, Reath Dallas Mavericks taldearekin lotu zen NBAko Summer Leaguerako[8] [9].
2018ko abuztuaren 1ean, Reathek hiru urteko kontratua sinatu zuen Serbiako FMP taldearekin[10][11]. 2019ko uztailean, Brooklyn Nets-en sartu zen 2019ko NBA Summer Leaguerako[12].
2020ko abuztuaren 1ean, Reathek Serbiako Crvena Zvezda taldearekin sinatu zuen kontratua 2020-21 denboraldirako[13][14].
2021eko ekainaren 19an, Reathek Australiako Saskibaloi Liga Nazionaleko (NBL) Illawarra Hawksekin sinatu zuen 2021-22 denboraldirako[15].
Reath Australiako selekzioko kide gisa hautatu zuten Japoniako Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako[16].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabazi zuen Australiako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) eta Frantziakoarekin (zilarrezkoa) galduz. Hauek osatzen zuten taldea: Patty Mills, Matthew Dellavedova, Nathan Sobey, Dante Exum, Chris Goulding, Josh Green, Matisse Thybulle, Joe Ingles, Aron Baynes, Duop Reath, Nick Kay eta Jock Landale-k[17][18].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Saskibaloia gizonezkoa[19]. |
Reath Sudango hegoaldean jaio zen, gaur egungo Hego Sudanen. 9 urte zituela (2005), Australiako Pertherajoan zen bizitzera bere guraso eta sei anai-arrebekinAipuaren errorea: Baliogabeko <ref>
etiketa;
edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Sudango gerra zibilaren ondorioz[20].