Mariah Carey Pop/R&B abeslariaren hamaikagarren diskoa da, 2008ko apirilaren 15ean argitaratua. Billboard200 sailkapeneko lehen postuan jarri zen, argitaratu zen lehen astean 463.000 ale saldu baitzituen, Careyk ordu arteko bere 18 urteko karrera musikalean izandako lehen asteko salmentarik handienak. Careyk lehen postuan izandako seigarren albuma izan zen.
Disko honetako lehen singlea Touch my body izan zen, eta Billboard Hot100 sailkapeneko lehen postua hartu zuen, bere karrera osoko hemezortzigarrena izanik. Horrenbestez, Carey da lehen postuan izandako single gehien izan dituen bakarlaria musikaren historian. Hona hemen, zehazki, Billboard Hot100 sailkapeneko lehen postu kopuruak:
E=MC^2 | Diska salmentak | Zertifikazioa |
---|---|---|
AEB | 1.250.588 | 1xPlatinoa |
Erresuma Batua | 130.000 | 1xUrrea |
Japonia | 175.000 | 1xUrrea |
Espainia | 7.500 | Zertifikaziorik ez |
Italia | 19.000 | 1xZilarra |
Kanada | 100.000 | 1xPlatinua |
Brasil | 30.000 | 1xUrrea |
Australia | 35.000 | 1xUrrea |
Filipinak | 15.000 | 1xUrrea |
Thailandia | 10.000 | 1xUrrea |
Hego Korea | 10.000 | 1xUrrea |
Frantzia | 50.000 | 1xZilarra |
Alemania | 50.000 | Zertifikaziorik ez |
Europako beste herrialdeak | 246.000 | Zertifikaziorik ez |
SALMENTAK MUNDU MAILAN | +2.500.000 |