EUREGIO Euroeskualdea

EUREGIO Euroeskualdea 1958an sortutako euroeskualdea da eta, beraz, lehena.

Herbehereetako Gelderland, Overijssel eta Drenthe probintziek, eta Alemaniako Ipar Renania-Westfalia eta Saxonia Behereko eremu batzuek osatzen dute; guztira, 129 udalerrik[1].

Mugaz haraindiko lankidetza erakundea dute eratua, eta tokiko autoantolaketa du xedetzat. Elkarte baten itxura juridikoa dauka eta biltzar bat ere badu eztabaidak egiteko. Europako estatuen trabak gainditzeko aukera dute, mota horretako euroeskualdeak egotea Europako Batasunaren alde egiten baitu, bere integraziorako lagungarri eginez[1].

Helburu bakarra ez da tokiko garapena, Europa osoko xedea du. Arlo ugari garatzen dituzte euroeskualde honetan, eta lurraldearen garapena bultzatzen dute; bereziki, ekonomia eta gizarte mailan. Tokiko egitura ekonomikoen iraunkortasuna sustatzeko proiektuak dituzte martxan eta inguruko eragile sozialak egitasmoan ari dira lanean; kiroleko, hezkuntzako, gazteriako, zahartzaroko edo musikako ekintzak egiten dituzte[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «BESTE EREDU BATZUK», Berria, 2014-12-20

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]