Edita Gruberová (Bratislava, 1946ko abenduaren 23a - Zürich, 2021eko urriaren 18a) eslovakiar opera abeslaria izan zen.
Bratislavako Kontserbatorian ikasi zuen. 1968an egin zuen debuta Rossinaren paperarekin Sevillako bizarginean. 1969an Vienako Estatu Operan Txirula magikoa operaren Gaueko Erreginaren papera abestu zuen. Txekoslovakia komunista utzi eta Vienan geratzea erabaki zuen. Bere soprano ahotsarekin nazioarteko arrakasta izan zuen "Gaueko Erregina" edo "Zerbinetta", Ariadne auf Naxos operan paperekin. Bel cantoko paperetan ere aritu zen (Lucia Lucia di Lammermoor-en, Elvira I puiritani-n, Elisabetta Roberto Devereux-en. Bere azken opera-emanaldia 2019ko martxoan izan zen eta kontzertuetan eta irakaskuntzan aritu zen.