Edith Alleyne Sinnotte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Liverpool, 1871 |
Herrialdea | Australia Erresuma Batua |
Heriotza | Balwyn (en) eta Victoria, 1947ko azaroaren 15a (75/76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esperantoa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esperantista eta idazlea |
Edith Alleyne Sinnotte (Liverpool, Erresuma Batua, 1871a – Balwyn, Victoria, Australia, 1947ko azaroaren 15a) idazle anglo-australiarra izan zen[1]. Lehen esperantozko emakume eleberrigile gisa ezaguna da[2].
1871n jaio zen Liverpoolen, Walter Powell Sinnotte eta Isabella Baylisen familian. Esperantoa Erresuma Batuan ikasi zuen, 1894an Australiako Melbournera emigratu aurretik[1]. 1930eko abenduan William Henry Mumfordekin ezkondu zen Melbourneko Hirutasun Santuaren elizan[3].
Britainia Handiko Esperanto Elkarteko kidea eta Mont Albert esperantista elkarteko adarreko presidentea izan zen[4]. 1918an Lilio eleberria argitaratu zuen Londresen Britainia Handiko Esperanto Elkarteak[5]. Emakumezko idazlearen esperantozko lehen eleberria bihurtu zen[2].
Edith Alleyne Sinnotte bat-batean hil zen 1947ko azaroaren 15ean bere etxean[6][7].