Edmund Gosse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1849ko irailaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres, 1928ko maiatzaren 16a (78 urte) |
Familia | |
Aita | Philip Henry Gosse |
Ama | Emily Bowes |
Ezkontidea(k) | Ellen, Lady Gosse (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, liburuzaina, literatura-kritikaria, arte-historialaria, itzultzailea, literatura historialaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | British Museum |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Bibliographical Society (en) |
Edmund William Gosse (Londres, 1849ko irailaren 21a - ibidem, 1928ko maiatzaren 16a) ingeles olerkari eta kritikaria izan zen.
Londresen jaio zen gutxiengo sekta protestante bateko familia batean, eta haurtzarotik bizi izan zen Devonen. Hemezortzi urterekin aitarekin harremanak eten eta literaturari ekin zion. Museo Britainiarreko liburuzain laguntzaile gisa lan egin zuen lehenengo, eta olerki liburuak argitaratzen hasi zen. 1872-1874an, Danimarkara eta Norvegiara bidaiatu zuen, eta Hans Christian Andersen eta Frederik Paludan-Müller ezagutu zituen. Bidaiaren ondoren, Eskandinaviako literaturari buruzko kritikak idazten hasi zen. Itzutzaile eta Cambridgeko Unibertsitateko ingeles irakaslea ere izan zen.
Eskulturan espezializatutako arte-kritikari garrantzitsuenetako bat izan zen, eta George Bernard Shawekin batera Henrik Ibsenen literatura sartu zuen publiko ingelesean. 1904tik 1914ra Lorden Ganberako Liburutegiko liburuzaina izan zen.
Bere libururik ospetsuena Father and Son (Aita eta semea) autobiografia da, aitarekin izan zuen harremanari buruzkoa.