Eduardo Torres-Dulce

Eduardo Torres-Dulce

(2015)

Estatuko Fiskal Nagusia

2011ko abenduaren 30a - 2014ko abenduaren 18a
Cándido Conde-Pumpido (en) Itzuli - Consuelo Madrigal
Bizitza
JaiotzaMadril1950eko maiatzaren 14a (74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfiskala, zinema-kritikaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
IMDB: nm1516773 Edit the value on Wikidata

Eduardo Torres-Dulce Lifante (Madril, Espainia, 1950eko maiatzaren 14a -) espainiar fiskala, irakaslea eta zine kritikoa da.

Zuzenbidean lizentziatu zen Sevillan, Guadalajaran eta Madrilen aritu zen fiskal moduan. Eduardo Torres-Dulce y Ruiz Auzitegi Goreneko fiskala izan zenaren semea da[1].

Irakasle moduan ere aritu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Salamancakoan. Madrilgo Erkidegoko Zinema eta Ikus-entzuneko Eskolarekin elkarlanean ere egon zen, zinema mutuari buruzko seminarioetan parte hartzen[1].

Zinema-kritikari lanetan, 'Cowboys de medianoche' irratsaioko kolaboratzaile moduan aritu zen eta zinemaren inguruko hainbat liburu idatzi zituen. Nuestro Tiempo, Nueva Lente, Contracampo, Expansión, El Semanal, Telva eta La Clave aldizkarietan ere idatzi du[1].

Nickel Odeon aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kide izateaz gain, TVEko ¡Qué grande es el cine! saioan aritu zen. Saioan Holmes, Madrid Suite 1890 filma estreinatu zuen. Gidoia berak egin zuen, Jose Luis Garcirekin batera.

1985etik 1999ra Auzitegi Konstituzionaleko fiskala izan zen. Bestalde, 1996tik 2000ra Fiskaltzako idazkaritza teknikoko burua izan zen. Urte berean, hau da, 2000an Fiskaltzaren Kontseiluko kide izendatu zuten eta geroztik Goreneko fiskala izan zen 2011ra arte[2].

2011ean, Espainiako fiskal nagusi bihurtu zen eta Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko galdeketarengatik desadostasunak izan zituen Espainiako Gobernuarekin. Ondorioz, 2014ko abenduaren 18an, dimisioa eman zuen[2]. Tirabirak izan zituen PPrekin, tartean, Parot doktrina baliogabetzea defendatzeagatik[3].

Abenduaren 19an, Fiskal nagusi ohiak ez zuela Gobernuaren presiorik izana adierazi zuen PPko bozeramaileak. "Dimititzeko arrazoi bakarrak pertsonalak izan dira". 'Torresek aurrekoek baino independentzia handiagoa izan du' gaineratu zuen[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]