Ehizakatuak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joe Ruby (en) eta Ken Spears (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 13 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NBC |
Hasiera-data | 1972ko irailaren 9a |
Amaiera-data | 1972ko abenduaren 2a |
Ehizakatuak[1][2] AEBtako marrazki bizidun telesaila bat da. 1972ko irailaren 9a eta abenduaen 2aren artean NBC katean aireratua izan zen. Joe Ruby eta Ken Spearsek DePatie-Freleng Enterprises konpainiarako sortu eta Viacom ekoiztetxeak banatu zuen.
Euskal Herrian 1980ko hamarkadan euskaraz aireratua izan zen.
Marrazki bizidun hauek garai hartako CBS kateko Mission: Impossible telesaila ospetsuaren parodia da, bertan gizakiak beharrean protagonistak itxura xelebreko 3 txakur eta 2 katu zirelarik. Bertan misioak arrakastaz betetzeaz gain etsai gaiztoei aurre egiten zieten: Belea, Strangeless doktorea, Madame X... zakur-katu talde edo bosteko hau AEBtako Mendebaldean XX. mendearen hasierako auto zahar batean ibili ohi zen.
Parodia edo marrazki bizidun hauetako ezaugarri nabarmenena protagonistek bete behar zuten misio berriaren ohiko argibide mezua jaso eta entzun ondoren honako esaldi honekin amaitu ohi zuela da: "Mezu hau 5 segundutan suntsituko da", protagonistek hura entzutean suntsiketa edo leherketatik ero moduan ihez egin ohi zutelarik. Argibide hauek "Buruzagia" ("The Chief") izenekoak eman ohi zizkien. Garai hartan telesailetan umorezko gertakizun bat jazo ondoren entzutea oso ohikoak ziren "gezurrezko irriak" ere bazeuzkan, hau ere parodia moduan.
Bestalde, marrazki bizidunen haiera edo aurkezpena eta amaierako musikak 1960ko hamarkada eta 1970ko hamarkadako gitarra musika psikodelikoan oinarritua dago.