Eight Men Out (euskaraz Zortzi Gizon Kanpora), 1988ko John Sayles estatubatuarrak zuzendutako historia kirol drama film bat da. Eliot Asinof idazlearen Eight Men Out: The Black Sox and the 1919 World Series (1963, Zortzi Gizon Kanpora: Black Sox eta 1919ko Munduko Serieak) liburuan oinarritua dago, hau era berean 1919ko Black Sox eskandalua deritzon beisbol gertakari polemikoan oinarritua dago. John Cusack, Clifton James, Michael Lerner, Christopher Lloyd, Charlie Sheen, David Strathairn eta D. B. Sweeney aktoreek antzeztu zuten.
1919, Chicago White Sox beisbol taldeko Charles Comiskey (Clifton James) jabeak bere beisbolariak jokatzen ari diren denboraldi ikusgarria saritzeko joera gutxi erakusten ari da. Arnold Rothsteinek (Michael Lerner) zuzendutako jokoaren sindikatuak talde horretako beisbolarien ezinegona ezagutzera ematean, haietako beisbolari batzuei, tartean Eddie Cicotte (David Strathairn), Buck Weaver (John Cusack) eta Joseph Jackson (D. B. Sweeney), munduko serietan Cincinnati Reds taldearen aurka beren gaitasunen azpitik joka dezaten dirua eskeiniko die.